1.-MERKATARITZA ETA OSTALARITZA BABESTEKO COVID-19 LAGUNTZAK
Donostiako Sustapenak, Donostiako Udaletxearen garapen ekonomirako sozietateak, merkataritza eta ostalaritzako sektoretakoak diren eta 10 langile baino gutxiago dituzten enpresa eta autonomoentzak laguntzak martxan jarri ditu, eskuragarri izango dira gastu fijoak eta kudeaketa hobetzeko tresnak.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:
2020ko Apirilaren 27an hasiko da, goizeko 9:00tatik aurrera.
2.-ERATU BERRIAK DIREN ENPRESAK SENDOTZEKO COVID-19 LAGUNTZAK
Berriki enpresa bat eratu duten (2019/01/01etik eta 2020/03/15era sortutako enpresak) eta jarduera ekonomikoa alta egoeran mantentzen duten pertsona ekintzaileei lagundu nahi zaie enpresa-hilkortasunaren indizea gainditzeko, hirian kokatutako enpresa eta autonomoen funtzionamendurako kostuak murrizteko eta horiek merkatuan iraun dezatela ahalbidetzeko.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:
2020ko Apirilaren 27an hasiko da, goizeko 9:00tatik aurrera.
3.-ERAGIN SOZIALA DUTEN EKIMENEN COVID-19 BABESA
1.500 eurora arteko laguntza ematen diegu gizarteko esparru ezberdinetatik datozen eta berrikuntza eta teknologiaren bidez, konfinamendu eta osasun krisiko testuinguru honetan, hiritarren bizi-kalitatea hobetzen eta bigarrenik negoziorako balizko ideiak aktibatzen lagun dezaketen ekimenei.