San Sebastian Shopsetik Altxa Burua Elkartearekin elkarlanean Donostiako Udalak sustatzen duen ekimen berriaren berri ematen dizuegu.
Kanpainaren izena “Gurea erabil dezakezu” da. Bertan, izena ematen duten saltokiei pegatinak banatuko zaizkie, behar duten haurrek gurasoei edo tutoreari deitzeko telefonoa erabil dezaketela adierazteko. Kanpaina honekin, haurrek lehen mugikorra jasotzeko adina atzeratu nahi da. Horretarako, funtsezkoa da larrialdietan gurasoei deitzeko dendak eskuragarri izatea.
“Gurea erabil dezakezu” eranskailua jaso eta kanpainarekin bat egin nahi baduzu, eman izena formularioan. Goian, kanpaina sustatzeko bideoa ere erantsi dugu.
Informazio gehiagorako: 943 09 09 38; info@sansebastianshops.com