Realeko nesken mezua hemen duzue:
1, 2, 3, 4, 5, 6, 7…Real! Datorren maiatzaren 18an Erreginaren Koparen finala jolasten da. Emakumezkoen Realak beste titulu bat lor dezake, baina horretarako gure arnasa behar dute. Laguntza hori guztia senti dezaten, San Sebastian Shopsetik Txuri Urdinez zuen erakusleihoak eta establezimenduak apaintzera animatu nahi zaituztegu.
Zuen dendak apaintzen parte hartzen duzuen denda guztien artean, bi lagunentzako hiru gosari zozkatuko ditugu María Cristina hotelean. Zozketan parte hartzeko, formularioan izena eman besterik ez duzue egin behar. Erakusleihoa apaindu eta ondoren, argazki bat bidali behar diguzue info@sansebastianshops.com helbidera (zuen datuekin), maiatzaren 17a baino lehen.
Zuen dekorazioaren argazki bat gehituz eta gure Instagram @sansebastianshops kontua jarraitu eta etiketatzen baduzue ere, zozketan parte hartu ahal izango duzue.
Parte hartu eta animatu gure jokalariak! Aupa Real!
Edozein kontsulta edo argibidetarako jar zaitezke gurekin harremanetan (943090938).
Ekonomia eta Bertako Enplegu Zinegotzigoaren eta Donostiako Sustapenaren ekimena da.