San Sebastian Shops-etik Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Departamentuak establezimentuak modernizatzeko (MEC 2023) argitaratu duen laguntza programaz informatzen dizut. EAEko merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduak modernizatzeko eta energia-kontsumoaren efizientzia hobetzeko, berrikuntzaren bidez eta oinarri teknologiko eta eko-efizienteko prozesuen ezarpenaren bidez; eta merkataritza-jarduerarekin edo zerbitzu jakin batzuekin lotutako kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea. Izan ere, modu horretan, kalitate eta lehiakortasun handiagoa lortuko da.
BALIABIDE EKONOMIKOAK
4.050.000,00 eurokoak dira.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte beren konturako langileek edo autonomoek, sozietate zibilek eta legez eratutako ondasun-erkidegoek, eta mikro-enpresek, enpresa txikiek eta ertainek, baldin eta haien jarduera nagusia, merkataritzakoa edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetakoa bada, eta jarduera hori EAEko saltegietan eta zerbitzu jakin batzuetan kokatuta badago, eta onartutako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeetan sartzen badira (ikusi INFORMAZIO GEHIAGO).
DIRUZ LAGUNTZEN DIREN KONTZEPTUAK
a) Merkataritza-establezimenduaren edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea: EAEko merkataritza-establezimenduetako edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduetako energia-kontsumoaren efizientzia hobetzea eta inbertsioak egitea establezimendu horiek berritu eta modernizatzeko; horretarako, obrak eta inbertsioak egingo dira altzarietan eta merkataritza-jarduera edo zerbitzu jakin batzuetako jarduera garatzeko beharrezkoak diren ekipamenduetan eta elementuetan, barrukoetan zein kanpokoetan, beharrezkoak badira jarduera horrek modu egokian funtziona dezan.
b) Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: ekipamendu eta aplikazio informatikoak, enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko (Ticketbai), eta merkataritza-establezimenduan edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuetako establezimenduan garatutako jarduerarekin zuzenean erlazionatutako produktuak sustatzeko.
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
Diru-laguntza, gehienez ere, 9.000 eurokoa izango da saltegiko eta urteko.
Zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarriaren %30eko diru-laguntza jasoko dute, egoera jakin batzuetan handitu ahal izango da (ikusi INFORMAZIO GEHIAGO), baina inola ere ez % 42tik gorakoa.
Onartutako gutxieneko inbertsioa:
- 3.000 euro (BEZik gabe) a) lerroan jasotako inbertsioetarako.
- 1.000 euro (BEZik gabe) b) lerroan jasotako inbertsioetarako.
Ondorengo inbertsioek ezin izango dute inola ere dirulaguntzarik jaso: Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ), diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta ez duten fakturak –ez dira onartuko kontzeptu kodetuak–. Gainera, faktura horiek 100 euro edo gutxiagokoak izango dira, BEZik gabe.
DIRUZ LAGUNTZEKOA DEN EPEA
Diruz lagundu ahal izango dira 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioak, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Ekainaren 20tik Irailaren 30era edo, hala badagokio, horretarako ezarritako kreditua agortu arte.
Argibide, kontsulta edo laguntza gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).
Laguntzan dauden IAE-ak
Saltoki minorista:
641. Fruituen, barazkien, ortuarien eta tuberkuluen txikizkako merkataritza.
642. Honako hauen txikizkako merkataritza: haragia eta hondakinak, haragi-gai eta haragiki landuak, arrautzak, hegaztiak, abeletxeko untxiak, ehizakiak, eta horien ekoizkin eratorriak.
643. Arrainen eta arrantzako eta akuikulturako bestelako ekoizkinen eta barraskiloen txikizkako merkataritza.
644. Ogi, pastel, gozoki eta antzekoen eta esnearen eta esnegaien txikizkako merkataritza.
645. Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza.
646.1. Era eta forma guztietako tabako-laboreen txikizkako salmenta, Saltoki Orokorretan, Berezietan eta Barnekoetan egiten denean.
646.2. Era eta forma guztietako tabako-laboreen txikizkako salmenta, Saltoki Orokorren aldi baterako saltokietan egiten denean.
646.3. Era eta forma guztietako tabako-laboreen txikizkako salmenta, Izaera Osagarriko Saltokietan egiten denean.
646.4. Tabako-laboreen txikizkako salmenta, errekargodun salmenta-baimena duten merkataritza-establezimenduetan egiten denean.
646.6. Era eta forma guztietako tabakoen txikizkako salmenta, salmentarako estankorik ez dagoen udalerrietan.
646.7. Baimen bereziak dituzten minusbaliatu fisikoek egindako tabako-laboreen txikizkako salmenta.
646.8. Erretzaileentzako artikuluen txikizkako salmenta.
647.1. Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako salmenta, saltzailedun establezimenduetan.
647.2. Mota orotako jangaien eta edarien txikizkako salmenta, autozerbitzuko araubidean nahiz araubide mistoan, establezimenduetako salmenta-aretoaren azalera 120 m2 baino gutxiagokoa denean.
647.3. Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako salmenta, autozerbitzuko araubidean nahiz araubide mistoan superzerbitzuetan, hala hartuta salmenta-aretoa 120 eta 399 m2 artekoa denean.
651. Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, zapaten, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako salmenta.
652.2. Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako salmenta.
652.3. Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako salmenta.
652.4. Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako salmenta.
653. Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako salmenta.
654.2. Lurreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako salmenta.
654.5. Mota guztietako makineriaren txikizkako salmenta (etxeko aparatuak, bulegokoak, medikuenak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak izan ezik).
654.6. Mota guztietako ibilgailuetarako pneumatikoen, banden edo aire-ganberen txikizkako salmenta.
656. Altzarien, jantzien, etxean erabiltzeko jantzi eta tresna arrunten eta antzeko ondasun erabilien txikizkako salmenta.
657. Musika-tresnen eta horien osagarrien txikizkako salmenta.
659. Bestelako txikizkako salmenta.
662. Txikizkako salmenta mistoa edo integratua.
691.1. Etxeko tresna elektrikoen konponketa.
691.9. Beste kontsumo-ondasun batzuen konponketa BISG
Merkataritza-jarduerari lotutako beste zerbitzu batzuk:
971. Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.
972. Ile-apaindegiak eta edertasun-apaindegiak.
973.1. Argazkigintza-zerbitzuak.
973.3. Fotokopiagailuen bitartez agiriak kopiatzeko zerbitzuak.
975. Markogintza-zerbitzuak.