San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Donostiako Sustapenak doako ekimen berri bat abiarazi du: Donostia local Shopping Experience.
Tokiko merkataritzaren erakargarritasuna erakustera bideratutako proiektua da, Donostiako hainbat kokapenetan turismo-sustapena eginez, Donostiako saltokietako produktuak eta zerbitzuak bisitariari hurbilduz eta erakutsiz.
Horretarako, hiriko 15 hotel eta espazio interesgarritan jarriko dira gailu holografikoak. Horietan, Donostiako saltokietako produktuak digitalki erreproduzituko dira, parte hartzen duten merkataritza bakoitzeko bi/hiru produktutan banatuta. Produktu horiek 24/7 puntu horietan bistaratuko dira. Izena eman duten saltokien artean, Donostiako Sustapenak 65 establezimendu aukeratuko ditu.
Izena emateko epea ostiral honetan, azaroak 8, amaituko da.
Edozein zalantza argitzeko, deitu 943090938 telefonora edo bidali e-maila info@sansebastianshops.com-era.