San Sebastian Shopsetik pozik gaude Emaus Gizarte Fundazioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen berria aurkeztu ahal izango dizuegulako. Ekonomia zirkularra sustatzeko gure konpromisoaren ildotik, aliantza horri esker, Donostiako merkataritza jasangarriagoa izango da bi ekimenen bidez, erabiliko ez dituzun produktuek bigarren bizitza bat izan dezaten eta, horrela, indarrean dagoen legeria bete dezaten.
1-TAMAINA HANDIKOAK
Zer jasotzen dute?
Egoera onean dauden era guztietako artikuluak: altzariak, tamaina handiko objektuak, bazarra, berrerabil daitezkeen beste tresna txiki batzuk, nobelak, etxeko arropa eta ehunak, martxan dauden tresna elektriko eta elektronikoak.
Erantsitako dokumentuan duzu informazio guztia.
2-ARROPAREN STOCKA
Martxoan eta urrian, Emausek sasoiko arropen stocka ere jasoko du. Etorkizunean gogoratuko dizuegu data hurbiltzen denean, baina zalantzarik baduzue, oraintxe bertan galde diezagukezue.
Zure zain gaude!
Informazio gehiagorako: 943 09 09 38; info@sansebastianshops.com