San Sebastián Shopsek ekimen bat antolatu du Gipuzkoa de Modarekin batera, Teledonostiren 25. urteurrena dela eta. Hain zuzen ere, hirian 25 urte edo gehiago eman dituzten saltokiak sustatzeko eta omentzeko ekimena izango da.
HIRIKO MODA-IBILTOKI bat izango da, eta LOIOLA KALEAN jarriko da. Gehienez 20 saltokik parte hartu ahal izango dute, bereziki pertsonen ekipamenduaren arlokoek. Arropa-, oinetako-, osagarri- eta bitxi-dendak, optikak, ile-apaindegiak, estetika-zentroak, eta abar. Horiek denek beren proposamenak aurkeztuko dituzte, azken 25 urte hauei atzera begirako bat eskainiz.
Donostiako saltoki guztiek parte har dezakete deialdian:
- NOIZ: irailak 5, osteguna
- NON: Loiola kalea
- ORDUA: 20:00 – 22:00
Izena eman nahi izanez gero, bete INPRIMAKI hau, bidali mezu elektroniko bat (info@sansebastianshops.com) edo deitu telefonoz (943 09 09 38) abuztuaren 29a baino lehen.
* Desfileko parte-hartzea izena emateko hurrenkeraren arabera erabakiko da.