TICCÁMARAS COVID-19 ERAGINEI AURRE EGITEKO SOLUZIOAK
Gipuzkoako Bazkundeak laguntza publikoen deialdiaren bidez, TICCámaras programan izena emateko epea ireki du. Laguntza hauek ehuneko 50eko kopuruan Europar Batasuneko Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantziatzen du.
ONURADUNAK
Gipuzkoan beren zerga egoitza edo produkzio egoitza duten ETE, Mikro-ETE eta Autonomoen erregimen berezian izena emanda duten pertsonei zuzendua dago.
ZERTAN DATZA TICCÁMARAS PROGRAMA?
COVID-19 ren pandemiak sortutako krisiak agerian utzi du ETEen eraldaketa digitalerako premiazko beharra, eta horrela inguru digitalean operatzeko osoko gaitasuna eskuratzea.
Ekintza honek IKTak enpresen egunerokotasunean ezartzea du helburu, bere gako estrategikoak lortzeko erraminta bezala har ditzaten eta ondorioz beren produktibitate eta lehiakortasun aukerak handitu daitezen.
EKINTZAK
Programa honako laguntza zuzeneko ekintzen bitartez gauzatuko da:
- I. Fasea: IKTei buruzko lagundutako diagnosia. Digitalki enpresaren inguru ekonomiko eta merkatuan duen lehiakortasuna ezagutzen lagunduko duen diagnosi sakona egitean datza. Teknologiaren inguruko beharrak zehaztu eta ondorioz, soluzioen inplantazioei buruzko aholkularitza emango zaie.Ekintza planak honako ardatzak izango ditu: Lehiakortasunaren hobekuntza, merkataritza elektronikoa eta martekin digitala.
Lehen fase honen kostuak %100 an daude diruz lagunduta.
- Bigarren faseak honako edukiak ditu: Inplantazioa. Proiektuaren definizioa, zerbitzu hornitzaileei aurrekontuak eskatu eta Inplantazio Plan Pertsonalizatua egin. Behin Inplantazio Plan Pertsonalizatua adostuta, Bazkundetik kanpo dauden enpresek egingo dute soluzioen inplantazioa. Horretarako %50ko diru-laguntza eskuratu ahal izango dute enpresek (egun indarrean dauden irizpideen arabera), gehienez 3500€ko laguntzarekin (Gehienezko 7000€ko gastuak).
IZEN EMATEA ETA EPEAK
Izena emateko epea: 2020ko ekainaren 16tik, goizeko 9: 00 tatik aurrera, eta 2020ko urriaren 30 arte, arratsaldeko ordubiak arte, baina aurrekontua agortuko balitz epea laburtu egingo litzateke.