Jarduera ekonomikoa eta komertziala, hiri-ehuna suspertzea, enpresa berriak sortzea eta saltoki berriak irekitzea sustatzeko helburuarekin, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, laguntza-programa bat ireki du establezimenduak modernizatzeko eta berritzeko eta saltoki berriak eta hurbileko zerbitzu pertsonalak irekitzeko Donostiako Ekialdeko auzoetan: Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta eta Egia.
Laguntzak Donostiako Sustapenaren web orrialdearen bitartez eska daitezke, eta pertsona fisiko edo juridikoentzat eta behe solairuan kokatutako establezimendu baten edo gehiagoren titularrak direnentzat eta jardunean dituztenentzat dira. Jarduera nagusiak honako hauetakoren bat izan behar du: txikizkako merkataritza (elikadura-produktuak, edariak eta tabakoa); elikadurazkoak ez diren produktu industrialak; etxerako artikulu elektrikoen konponketa; garbitegiak, tindategiak; ile-apaindegiak eta edertasun-institutuak; argazkigintza-zerbitzuak eta fotokopienak; tabernak, kafetegiak, jatetxeak eta txurro-dendak.
Establezimendu aktiboen kasuan:
- Berritze-lanen zenbatekoaren %80a diruz lagunduko da.
- Higiezinen eta makineriaren inbertsioaren %80a diruz lagunduko da.
- Ekipamendu teknologikoaren inbertsioaren %80a diruz lagunduko da (gehienez 1.000 €).
- Aholkularitza eta kontsultoretza teknologikoko gastuen %50era bitarte diruz lagunduko da (gehienez 500 €).

- Enpresa berriaren lokalaren alokairu-gastuaren %80a diruz lagunduko da (gehienez 2.500 €).
Bi kasuetan, laguntza gehienez 5.000 €-koa izango da. Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da harik eta baliabide ekonomikoak (200.000 €) agortu arte edota deialdia 2020ko urriaren 1ean ixten den arte.