Aurreratu genizun moduan, San Sebastian Shops-etik Donostiako Udaleko Garapen Ekonomikoko eta Enpleguko Zinegotzigoarekin batera, Donostiako Sustapenaren bidez, Donostiako merkataritzarako hizkuntza-prestakuntzako programa bat jarri dugula abian: Ingeleseko ikastaroak eta frantseseko ikastaroak 2023. urterako.
Doako ikastaroak dira, plaza mugatuak dituztenak, gehienez ere 10 lagun ikastaro bakoitzeko, bezeroarekiko komunikazioa errazteko eta tokiko merkataritzan duen erosketa-esperientzia hobetzeko. Prestakuntzak 50 ordukoak izango dira, astean 2 egunetan, eta saio bakoitzak 1,30 orduko iraupena izango du. Eskolak emateko modua “in-company” taldean eta Online eskoletan ematen dira.
Ikastaroen ordutegia sortzen diren taldeen beharren araberakoa izango da. Prestakuntzak Puntu Dendaren lokalean (Gipuzkoa Plaza, 7) edo Donostiako Sustapenaren Camino 2 kaleko lokalean emango dira.
Ingeleseko eta frantseseko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago jada, eta abenduaren 10ean, larunbata, amaituko da. Izena eman ondoren eta izena emateko epea amaitu ondoren, mailaren testa bidaliko dizuete.
Parte hartu nahi baduzu, honako esteka honetan eman dezakezu izena: