Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programaren dirulaguntza, Foru Aldundiko Ekonomia sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua bideratuta.
Xedea.
Gipuzkoako enpresa sarean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzea, bere jarduera ekonomikoaren lehiakortasuna erraztuko duten enpresa eredu ekologikoagoetara, jasangarriagoetara eta inklusiboagoetara eraldatuz.
Dirulaguntzen xede diren jarduerak.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauetarako eraldaketa-proiektuak garatzea izango da:
—Enpresek eta/edo jarduera-sektoreek trantsizio ekologiko eta bidezkorako diagnostikoak eta planak egitea.
—Biodibertsitatea enpresen negozio-estrategietan txertatzea, inpaktu positiboak sortzeko eta/edo inpaktu negatiboak minimizatzeko.
—Bioekonomia enpresa-jardueran nola txertatu den identifikatzeko azterlanak egitea.
—Trantsizio ekologiko eta bidezkotik eratorritako konpetentzia- eta ikaskuntza-beharrak diagnostikatzea eta/edo planifikatzea.
—Enpresetako langileen trebezia eta gaitasun berdeak garatzea.
—Inpaktua neurtzeko sistemak ezartzea, eraldaketa ekologiko jasangarri eta bidezkoa modu integralean txertatzeko ebaluazioa eta/edo adierazle enpresarialak.
—Zabalkunderako, sentsibilizaziorako eta jardunbide egokietarako ekintzak.
—Sektorekako eta sektorearteko foroak garatzea, trantsizio ekologikorako ezagutzak eta/edo proiektuak sustatzeko.
Diruz lagundu daitezkeen kostuak.
Barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien %40a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 euro/orduko izango da.
Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.
Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.
Dirulaguntzak kostu hautagarrien %75 izango dira.
Jarduerak gauzatzeko epea.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan, eta 2023ko irailaren 30erako amaitu beharko dira.
Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 22an hasiko da, eta 2022ko abenduaren 12an, goizeko 12:00etan amaituko da.