Euskadin turismoaren eboluzioak etengabe egin du gora azken urteetan eta BPGaren % 6,1 adierazten du, gizarte-segurantzara afiliatutako 100.000 langilerekin, Euskadiko guztizkoaren % 10, alegia. Hazkunde horrekin batera jasangarritasun-politikak ezarri dira dagozkien eremu guztietan: ingurumenean, ekonomian eta gizartean.
Horregatik guztiagatik, Exceltur 2018ko Monitur txostenak lehenengo Autonomia Erkidegotzat hartu du Euskadi lehiakortasun turistikoan, eta aipamen berezi bat izan du lehiakortasun hori lortzeko Sailak aurrera eramandako politiketako jardun egokiengatik.
Turismoa berealdiko garrantzia duen industria bat da jada, eta beraz, merezi du“Turismoaren Aste” bat eskaintzea, eta joerak erakustea, lankidetza-hitzarmenak ezartzea, eta lehiakortasuna eta turismo jasangarri baten garapena bultzatzea.