San Sebastian Shops-etik jakinarazten dizugu Ebazpen bat argitaratu dela, zeinaren bidez Donostiako udalerriko «Alde Zaharra» turista-olde handiko gune izendatzen baita 2020 eta 2021. urteetarako.
Ebazpenak esaten du; Donostiako udalerriko «Alde Zaharra» turista-olde handiko gune izendatzea 2020 eta 2021. urteetarako, gune hauetara mugatuta: San Juan kalearen alde bakoitia; Boulevard zumardiaren alde bikoitia; Urgull Mendia eta Kaiko pasealekua, Bretxa merkataritza-gunea izan ezik.
Gogoratzen dizugu, Merkataritza-ordutegiei buruzko 1/2004 Legeak zera esaten duela; turismo ugariko eremuetan daudenek, Espainiako lurralde osoan askatasun osoa izango dutela zabalik egongo diren orduak eta egunak erabakitzeko.