San Sebastian Shops-etik, Donostiako Udaleko Sustapen Ekonomikoko zinegotziaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin, ekimen berri bat sustatuko dugu, San Sebastian Moda Jaialdiaren barruan.
Jaialdi honek modaren sektorea Euskadin sustatzeko eta zabaltzeko plataforma gisa balio du. 2023/2024 udazken-negu edizioa egingo da Urriaren 25, 26, 27, eta 28an.
Hain zuzen ere, Urriaren 25ean, Donostiako merkataritza nabarmeneko ekintza baten protagonista izango da. 18:00tan, “performanze” bat burutuko da Loiolako Erribera pasealekuan, Mikel Laboa pasabidearen ondoan, udazken-negu kolekzioak aurkezteko. Harrituko dizun ekitaldi bat.
Parte hartu nahi duzun saltokietako bat izan nahi duzu? Zure udazken-negu proposamenak erakutsi nahi dituzu norberaren eta arrotzen harridurarako “fashion show” batekin? Tokiko merkataritza, ikusgarritasuna, sustapena, bizikidetza eta abangoardismoa: ez izan zalantzarik, eman izena eta gainerako gaiak eta xehetasunak, Urriaren 25ko 18:00ak iritsi arte, azalduko dizkizugu.
Plazak mugatuak dira, eta inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.
Zure zain gaude!
Informazio gehiagorako: 943 09 09 38; info@sansebastianshops.com