Larunbata honetan, ekainaren 21ean, tokiko ekoizleak, artisauak eta merkatariak Blas de Otero plazan bilduko dira Egiako dendetako eta zero kilometroko produktuak, eskuz egindako artikuluak, arropa berrerabiltzea, hondakin-materialen birziklapena eta tokiko hainbat artistaren diseinu berezi eta pertsonalak erakutsiko dituen azoka batean.
Donostia Shops hiri-merkataritza plataformak, Eusko Jaurlaritzako n Merkataritza Sailarekin eta Donostiako Sustapenarekin lankidetzan, ekonomia zirkularrarekiko duten konpromisoagatik ezagunak diren donostiar merkatari eta ekoizleak, jasangarritasunaren arloko saritutako enpresak, GK Green Fashion-eko kideak eta EkinnDendak ekintzailetza ekimeneko parte-hartzaileak bilduko ditu, besteak beste.
Norttek Informatika, Brujería Californiana, Movida Colabo, Moirss Brand, Babalore, Giovanna Bittante, Mikel Aranburu artea eta grabatua, Lainer, Curly by Pitxi, L’elegance d’Agathe eskuz egindako bitxiak, Labiano inspirazioa, Parkean Arte, Emi Artesanía, Feeling Good, Geisha, Giza Polita, Donosti Republic, Maizzami artisau tiramisua, Là Medina eta Leuna bertan izango dira.
Atotxa Dorrearen oinean eta espazio zabal eta irisgarri batean, 11:00etatik 19:00etara, musika eta entretenimendu ugari izango dira esperientzia dibertigarria, familia girokoa eta atsegina izan dadin. Ondo pasatuko dugula ziurtatuta dago!
Kartela eta iazko argazkiren bat utzi dizkizuegu: