80 establezimendu baino gehiagok Zinemaldiko Erakusleiho Lehiaketan parte hartu dute.
Abracadabra, Nomada eta Garmendia Harategia aurtengo lehiaketan sarituak izan dira..
Aurten Zinemaldiaren 70. urteurrena betetzen da. Hori ospatzeko, San Sebastian Shops-ek hiri-merkataritzako plataformak, Gipuzkoako Foru Aldundiako Kultura Departamentuarekin, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzikoarekin eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin elkarlanean, erakusleihoen lehiaketa antolatu du dendetan, hiriko kaleak eta dendak girotzeko.
Zentzu horretan, Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritzako zinegotziak “merkataritza eta jaialdia beti eskutik joan direla, 70 urte irauten duen idilioa da. Garai hartan, merkatari batzuek sortu zuten Nazioarteko Zinemaldia, Donostiako uda luzatzeko, jendea hirira erakartzeko eta, horrekin batera, tokiko merkataritzari mesede egiteko, kalitate handiko marka izan baita beti. Gaur egun saltoki askok beren erakusleihoak girotzen eta zinemaz janzten jarraitzeko egiten duten ahalegina baloratzen ari garela, asko esaten du sektoreak hiriaren irudia eta ospea ematen duten proiektuetan duen inplikazioari buruz” adierazi du.
Lehiaketak arrakasta handia izan du eta tokiko 80 saltokik baino gehiagok parte hartu dute ekimenean. Epaimahaia, erakundeetako eta sektoreko hainbat ordezkariek osatu dute, eta ez da batere erraza izan ezarritako 3 kategorietako irabazleak aukeratzea.
Harkaitz Millan Kulturako foru diputatuak eskerrak eman nahi izan dizkie “Donostiako saltokiei Donostiako Zinemaldiaren 70. urteurrenaren girotzean izan duten inplikazioagatik. Eta eskerrik asko bi aldiz, 1953ko merkatarien ideia hark nazioarteko ikusgaitasun handia eman diolako hiriari. Gaur zuen ahaleginak beste norabide batean doaz, baina betiere Donostiaren irudi onaren norabidea galdu gabe”.
Honako hauek izan dira aurtengo edizioan 1.000 euroko saria jaso dutenak, Dssmarketplaza Donostiako tokiko saltokien online plataforman gastatu ahal izango dutenak:
- ABRACADABRA (Urbieta, 23) Steven Spielberg zine-zuzendariari egindako omenaldiagatik.
- NOMADA (31 de Agosto, 24) “Nemoren bilaren” eszenaratze ederragatik.
- GARMENDIA HARATEGIA (Matia, 5) Zinemaldiako bere interpretazioagatik.