Aurten Zinemaldiaren 71. edizioa ospatuko da. Horregatik, Donostiatik, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailarekin eta Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoarekin lankidetzan, kaleak eta dendak girotzeko asmoz, ERAKUSLEIHO LEHIAKETA berri bat antolatu dugu, 1.000 €-rainoko saria irabazteko.
Erakusleihoak apaintzeko gaia zinea, bere kultura eta pelikulak izango dira. Lehiaketa 2023ko Irailaren 22tik 30era bitartean egingo da, Zinemaldia ospatzen den bitartean.
SARIAK
Sariak honako hauek izango dira:
- LEHEN SARIA: 1.000 €-ko saria Dssmarketplaza tokiko merkataritzaren plataforman gastatzeko.
- BIGARREN SARIA: 750 €-ko saria Dssmarketplaza tokiko merkataritzaren plataforman gastatzeko.
- HIRUGARREN SARIA: 500 €-ko saria Dssmarketplaza tokiko merkataritzaren plataforman gastatzeko.
NOLA PARTE HARTU
Izen-ematea IZENA EMATEKO inprimakia betez egin daiteke. Donostia hiriko merkataritza saltoki guztiek eta merkataritza jarduerarekin lotutako zerbitzuak parte hartu dezakete. Lehiaketan izena emateko epea Irailaren 22an amaituko da. Izen-ematea doakoa da.
Erakusleihoak Irailaren 22rako (ostirala) prest eduki behar dira. Lehiaketan parte hartuko duen saltokiak erakusleihoaren argazki bat bidali beharko du Irailaren 22a baino lehen (22a barne), info@sansebastianshops.com emailera, saltokiaren izena eta helbidearekin batera.
Irabazleak epaimahai ofizial batek aukeratuko ditu, 2023ko Zinemaldia burutzen den bitartean.
Edozein argibide edo kontsultarako, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).
ANIMATU lehiaketa honetan parte hartzera eta goza dezagun gure Zinemaldiaz!