LORTU ZINEMALDIKO ZURE KARTELA
Jakinarazi nahi dizugu Zinemaldiko doako kartelak ditugula nahi dituzuen merkatari guztientzat. Jasotzeko, gure bulegotik pasatu besterik ez duzue egin behar.
ZINEMALDIKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA
Aurten Zinemaldiaren 72. edizioa ospatuko da. Horregatik, Donostiako sustapena eta Grupa Delta lankidetzan, kaleak eta dendak girotzeko asmoz, ERAKUSLEIHO LEHIAKETA berri bat antolatu dugu,800 €-tik gorako saria irabaz dezakezu.
Erakusleihoak apaintzeko gaia zinea, bere kultura eta pelikulak izango dira. Lehiaketa 2024ko Irailaren 20tik 28ra bitartean egingo da, Zinemaldia ospatzen den bitartean.
SARIAK
Sariak honako hauek izango dira:
- LEHEN SARIA: Deltako merkataritza-pack-a (5 txartel-kaxa, ebaketa-binilozko 1m2, inprimatutako binilozko 1m2, A4 kartoizko idulkia duten 2 display, 1 roll up, 100 etiketa trokelatu, 50 paper-poltsa pertsonalizatu eta fitxategien osaera).
- BIGARREN SARIA: 50 paper-poltsa pertsonalizatu eta roll up bat.
- HIRUGARREN SARIA: 50 paper-poltsa pertsonalizatu eta 5 txartel-kaxa
NOLA PARTE HARTU
Izen-ematea IZENA EMATEKO inprimakia betez egin daiteke. Donostia hiriko merkataritza saltoki guztiek eta merkataritza jarduerarekin lotutako zerbitzuak parte hartu dezakete. Lehiaketan izena emateko epea Irailaren 23an amaituko da. Izen-ematea doakoa da.
Erakusleihoak Irailaren 23rako (astelehena) prest eduki behar dira. Lehiaketan parte hartuko duen saltokiak erakusleihoaren argazki bat bidali beharko du Irailaren 24a baino lehen (24a barne), info@sansebastianshops.com emailera, saltokiaren izena eta helbidearekin batera.
Irabazleak epaimahai ofizial batek aukeratuko ditu, 2024ko Zinemaldia burutzen den bitartean.
Edozein argibide edo kontsultarako, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).
ANIMATU lehiaketa honetan parte hartzera eta goza dezagun gure Zinemaldiaz!