LORTU ZINEMALDIKO ZURE KARTELA
Jakinarazi nahi dizugu aurten ere Zinemaldiaren doako kartelak izango ditugula nahi duzuen merkatari guztientzat. Jasotzeko, irailaren 17tik aurrera gure bulegotik igaro besterik ez duzue egin behar.
ZINEMALDIKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA
Aurten Zinemaldiaren 73. edizioa ospatuko da eta Donostia Shopsetik, gure hiriko kaleak girotzeko asmoz eta merkataritzak kulturarekin duen konpromisoa berretsiz, ERAKUSLEIHO LEHIAKETA bat antolatuko dugu berriro! Gaia badakizue eta sariak laster ezagutuko dituzue, baina asko gustatuko zaizkizuela aurreratu nahi dizuegu.
IZENA EMAN!
NOLA PARTE HARTU
Izen-ematea IZENA EMATEKO FORMULARIOAREN bidez egingo da. Donostia hiriko merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten merkataritza-establezimendu eta zerbitzu-establezimendu guztiek eman ahal izango dute izena. Izena emateko epea 2025eko irailaren 23an amaituko da. Izen-ematea doakoa da.
Erakusleihoak irailaren 23rako (asteartea) egongo dira muntatuta. Parte hartzen duten establezimenduek erakusleihoaren argazki bat bidali beharko dute irailaren 24a baino lehen (egun hori barne) info@sansebastianshops.com helbidera, izen komertziala eta kokapena adieraziz.
Irabazleak epaimahai ofizial batek aukeratuko ditu, eta epaimahai horrek saria emango du 2025eko Zinemaldian..
Edozein argibide edo kontsultarako, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).
ANIMATU lehiaketa honetan parte hartzera eta goza dezagun gure Zinemaldiaz!