Zazpigarren urtez jarraian, euskal saltoki, diseinatzaile eta enpresek, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko protagonistak janzteko aukera izango dute, Foru Aldundiak eta San Sebastian Shopsek bideratutako deialdi baten bidez.
Irailaren 22tik-30era, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 71. Edizioko galetako aurkezleek, aktoreek eta zuzendariek tokiko moda erakusteko aukera izango dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak eta San Sebastian Shopsek, Eusko Jaurlaritzarekin, Donostiako Udalarekin eta Zinemaldiarekin elkarlanean, irekitako deialdiaren ondoren. Zinemaldia euskal kulturaren erakusleihorik onena bilakatuko da, baita bertako ehun-proposamenen jasangarrien erakusleiho ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta San Sebastian Shopsek “Zinemaldiko izarrak lurralde osoan janzten” proiektua lantzen jarraitzeko eta haren tamaina eta zabalkundea zabaltzako apustua egin dute. Helburua, diseinatzaileengana, enpresengana, osagarri, bitxigintza eta oinetakoenagana iristea da.
Nola har dezakete parte interesa duten profesionalek? Oso erraza:
1.- Ekimenarekin bat egiteko epea Abuztuaren 3an irekiko da, eta Abuztuaren 20an itxiko da, 23:59an. Izen-emateak jarraian uzten dizuegun formularioaren bidez egin beharko dira.
2.- Behin lehen fasea amaituta, Abuztuaren 21eko 00:01etik Abuztuaren 31ko 23:59ra bitartean, interesdunek beren jantzi-proposamenak bidaliko dituzte posta elektroniko honetara (info@sansebastianshops.com), eta proposamen guztiak jaso ondoren, ‘Change is good’ lantaldea (José Juan Rodríguez eta Paco Casado, Zinemaldiko estilista ofizialak) arduratuko dira proposamen guztiak aztertzeaz eta galetako aurkezleentzako jantziak aukeratzeaz.
“ Zinemaldiko izarrak janzten 2023” proiektuan izan eman duten enpresen proposamen guztiak “lookbook” digital batean aurkeztu beharko dira.
3.- Proposamenen aurre-hautaketa Irailaren 1etik aurrera jakinaraziko da, eta azken eguna Irailaren 22an izango da.
Fase honetan gogoratu behar da, gala edo alfonbra gorri guztietan bezala, azken orduko aldaketak egon daitezkeela estilismoaren hautaketan.
4.- Bitxien eta osagarrien aukeraketa aurkezlearen jantziak ezagututakoan egingo dira.
Horrenbestez, Zinemaldiko 71. Edizioko izarrek “Made in Basque Country” diseinu onenak erakutsiko dituzte zinemaren eta glamourraren bederatzi egunetan.
Animatu, parte hartu eta… Zorte on!