Bederatzigarren urtez jarraian, euskal saltoki, diseinatzaile eta enpresek, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko protagonistak janzteko aukera izango dute, Foru Aldundiak eta San Sebastian Shopsek bideratutako deialdi baten bidez.
Irailaren 19tik-27ra, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 73. Edizioko galetako aurkezleek, aktoreek eta zuzendariek tokiko moda erakusteko aukera izango dute, San Sebastian Shopsek, Eusko Jaurlaritzaren merkataritza sailarekin, Donostiako Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailarekin eta Zinemaldiarekin elkarlanean, irekitako deialdiaren ondoren. Zinemaldia euskal kulturaren erakusleihorik onena bilakatuko da, baita bertako ehun-proposamenen jasangarrien erakusleiho ere.
Eusko Jaurlaritzaren merkataritza sailak eta San Sebastian Shopsek “Zinemaldiko izarrak lurralde osoan janzten” proiektua lantzen jarraitzeko eta haren tamaina eta zabalkundea zabaltzako apustua egin dute. Helburua, diseinatzaileengana, enpresengana, osagarri, bitxigintza eta oinetakoenagana iristea da.
Nola har dezakete parte interesa duten profesionalek? Oso erraza:
1.- Ekimenarekin bat egiteko epea Uztailaren 29an irekiko da, eta Abuztuaren 15ean itxiko da, 23:59an. Izen-emateak jarraian uzten dizuegun formularioaren bidez egin beharko dira. Ezinbesteko baldintza da izena emanda egotea ekimenean parte hartu ahal izateko.
2.- Behin lehen fasea amaituta, Abuztuaren 16ko 00:01etik Abuztuaren 28ko 23:59ra bitartean, interesdunek beren jantzi-proposamenak bidaliko dituzte posta elektroniko honetara (info@sansebastianshops.com), eta proposamen guztiak jaso ondoren, arduratuko dira proposamen guztiak aztertzeaz eta galetako aurkezleentzako jantziak aukeratzeaz. “ Zinemaldiko izarrak janzten 2024” proiektuan izen eman duten enpresen proposamen guztiak “lookbook” digital batean aurkeztu beharko dira.
3.- Proposamenen aurre-hautaketa Abuztuaren 29tik aurrera jakinaraziko da, eta azken eguna Irailaren 16an izango da. Fase honetan gogoratu behar da, gala edo alfonbra gorri guztietan bezala, azken orduko aldaketak egon daitezkeela estilismoaren hautaketan.
4.- Bitxien eta osagarrien aukeraketa aurkezlearen jantziak ezagututakoan egingo dira. Horrenbestez, Zinemaldiko 73. Edizioko izarrek “Made in Basque Country” diseinu onenak erakutsiko dituzte zinemaren eta glamourraren bederatzi egunetan.
Animatu, parte hartu eta… Zorte on!