san sebastian shops donostia nuestros comercios MAITIANA comercio local gobierno vasco 2026

ELKARRIZKETA BOMBONERIA MAITIANAKO MIRIAN GOMEZEKIN

Bomboneria Maitiana, Peñaflorida kaleko 6. zenbakian kokatua, hiriko bonboi-denda zaharrenetakoa da, klasiko bat. Aurten 78 urte bete ditu, eta Mirian Gómez egungo jabeak azaldu digunez, txokolatea modu tradizionalean egiten jarraitzen dute, antzinako formekin. Bonboiak, trufak, txokolateak eta txokolate katiluduna dira oraindik produktu nagusiak. Gainera, beti dago produktu berriak sortzeko lekua. Entzun elkarrizketa osoa: