Maiatzaren 28an, asteartea, hanburgesa artisauen bigarren lehiaketa ospatuko da, lantegi propioa duten harategiek egingo dituzte. Guztia Hanburgesaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez.  

Gipuzkoa hanburgesaren aurrean errenditu da. Jateko modu honek leku garrantzitsua okupatu du gure gizartean eta denborarekin aldatzen joan da. Omenaldia merezi du beraz eta gure lurraldean egingo da. Maiatzaren 27tik (ostirala) ekainaren 2a bitartean, 30 jatetxe eta edaritegi gipuzkoarrek hanburgesa kreatzaileenak erakutsiko dituzte Gipuzkoa Burger Week-en bigarren edizio honetan. Jateko modu honek izan duen bilakaeraren berri edukitzeko aukera paregabea, berehalako janaria izatetik benetazko proposamen gastronomikora bihurtzera.

Munduko Egun bat Hanburgesarentzat

Maiatzaren 28an, asteartea, ospatuko da Hanburgesaren Nazioarteko Eguna. Egun horretarako Gipuzkoako II. Hanburgesa Lehiaketa antolatu da, 18:00etatik aurrera Donostiako Boulevardean ospatuko da eta bertan lantegi propioa duten 30 harategik parte hartuko dute, hanburgesa artisau hoberena egiteko  lehiatuko dute. San Sebastian Shopsek, Gipuzkoako Harakinen Elkarteak, Gipuzkoako Merkataritza Federazioak, Bretxako handizkarien Merkatuak, San Martin Merkatuak eta Comunicamelok antolatu dute lehiaketa.

Sukaldariek, haragian adituak direnek, kazetari eta hainbat pertsonalitateek osatuko dute epaimahaia eta hauen esku egondo da hanburgesa irabazlea aukeratzea. Gipuzkoako Hanburgesen II. Lehiaketako sariak, lehiaketako 29 parte hartzaileen artean erabakiko direnak, hauek izango dira:

  • Txapeldunak: Trofeoa eta txapela
  • Bigarrena: Trofeoa
  • Hirugarrena: Trofeoa

 

Informazio gehiago:

www.gipuzkoaburgerweek.com