SAN SEBASTIÁN SHOPSek eta osatzen duten elkarteek, Donostiako Sustapenarekin eta Donostia Moda Klusterrarekin lankidetzan, hiriko merkataritza sustatzeko helburua duen #DONOSTIAMARKET azoka berritu batean parte hartzera animatzen zaituzte.
Bi jarduera nagusi izango ditu:
- Hasiera eta merkatarien topaketa-festa.
- MERKATARITZA-AZOKA KALEAN.
GASTROPOTEA: MARTXOAK 14
Gastropotea San Martin merkatuan #DONOSTIAMARKET azokan parte hartuko duten guztiei etortzeko gonbidapena luzatuko zaie, merkatarien topaketa-festa eta azoka abiarazteko ekitaldia izan dadin. Gastropotean, Donostia Moda Klusterrak moda-desfilea egingo du lehen aldiz, horretan, saltokiek hartuko dute parte. Desfilearen ondoren, musika-emanaldia izango da zuzenean.
MERKATARITZA-AZOKA KALEAN: MARTXOAK 15-19
Produktuak kalean saltzeko aukera. Parte hartuko duten saltokiek dendaren aurrean salgaiak erakusteko aukera izango dute, produktuak kontsumitzaileei hurbiltzeko helburuz. Ekitaldia identifikatzeko MOKETA bat ere erabiliko da. Ekitaldiaren aurretik, DONOSTIA MODA KLUSTERRAK visual merchandisingari buruzko aholkuak emango dizkie merkatariei.
HEDAPENA
- Berariazko KARTELA sortzea. Saltokietan banatzea eta jartzea.
- Prentsaurrekoa: DONOSTIAKO UDALA. Hedabideetan zabaltzea.
- Publizitatea DIARIO VASCO egunkarian, probintzia osora iristeko.
- Iragarkiak IRRATIAN.
- Publizitatea dBUSeko pantailetan.
- Hedapena web orrietan: SAN SEBASTIÁN SHOPS, DONOSTIAKO SUSTAPENA ETA DONOSTIAKO UDALA.
- Hedapena sare sozialetan.
Ekitaldian, photocalla, argazkilaria eta argiztapena izango dira, besteak beste. Gainera, sare sozialetan zuzeneko estaldura egingo da.
PARTAIDETZA-KUOTA
- Saltokia bazkidea bada / Klusterra: KOSTURIK GABE
- Saltokia bazkidea ez bada: 20 €
IZENA EMAN nahi baduzu, bete ondoko FORMULARIO hau, deitu 645 460 476 telefono-zenbakira edo bidali mezu elektroniko bat info@sansebastianshops.com helbidera “#DONOSTIAMARKET IZEN-EMATEA” gaia adieraziz.