Donostiako Sustapenak, garapen sozio-ekonomiko iraunkorraren eredua planifikatzeko eta garatzeko Donostiako Udalaren instrumentu gisa, IRAUNKORTASUNA, BERRIKUNTZA – DIGITALIZAZIOA ETA SARE-LANA bezalako printzipio ekarleen aldeko apustua sakondu nahi du, oro har tokiko enpresen eta bereziki merkataritzaren lehiakortasuna hobetze aldera. Azken urte hauetan zehar, Sustapena Sozietatea eta Donostiako Udala urteko Planak garatzen aritu dira hiriko ekonomia bultzatzeko, eta, horietan, enpleguarekin eta enpresen lehiakortasunarekin, giza kapitalaren garapenarekin eta diseinu eta sormenarekin lotutako programak konbinatu dira.

Plan horiek garatzen eta gauzatzen urte hauetan jasotako esperientziak argi erakusten du saltoki enblematikoentzat laguntza-neurriak jorratu beharra dagoela. Horrela, Plan horien esparruan, Laguntza-programa hau sortu da, merkataritza-sektorerako ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) inguruan. Laguntza-ildo berriari esker, hiriko saltoki enblematikoak sustatu ahal izango dira, batetik, garatzen duten jarduera ekonomikoa sendotzen laguntzeko, eta, bestetik, hiriko arkitekturarako irudikatzen duten ondarea zaintzen laguntzeko.

Donostiako hirian, jarduera ekonomiko nagusiak merkataritza eta turismoa izan dira betidanik. Bizpahiru belaunalditan irekita mantentzen diren tokiko establezimendu asko daude, Donostiak duen estatuko eta nazioarteko aintzatespenaren zati izanik. Saltoki komertzial horiek eta horien kudeatzaileak enblematikoak dira duten balio historikoarengatik, eta hiriari ondare-balioa ez ezik, nortasun kulturala eta berezitasuna ere ematen diote. Modu horretan, oinarri hauei esker, hiriko saltokiko historikoak babestu eta tokiko balio horiek zaindu ahal izango dira.

Beraz, laguntzak jarduera komertziala garatzen 50 urtetik gora daramatzaten merkatari eta/edo establezimendu komertzialentzat izango dira. Horrela, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) ordainagiriaren %50eko laguntza ekonomikoa emango zaie, Donostiako eremuan kokatutako establezimendu komertzialen ohiko helbideen kasuan:

  1. Titular berak edo ez lokal berean (kokapena) eta 50 urtez etenik gabe garatutako jarduera komertzialak, Donostiako udal-mugartean.
  2. Donostiako udal-mugarteko lokal berean edo beste batean etenik gabe 50 urte baino gehiago alta emanda dauden pertsonak eta/edo erakunde komertzialak.

Epea irekia 2019ko martxoaren 31era arte.

OINARRIAK

ESKAERA

ERANSKINA I

ERANSKINA II

Hiriaren irudi korporatiboa batez ere tokiko merkataritzaren irudiaren gainean eraikita dago. Bisitariak hiritik hartzen duen lehen inpresioa irudi komertziala da, gure gizartearen ezaugarriak nabarmentzen baititu. Gero eta lehiakorragoa den merkatuan, beharrezkoa da hirien irudi komertziala babestea, hiriaren irudi komertziala gure korporazio-irudiaren lehen identitate-faktoreetariko bat da-eta. Ondorioz, Donostiako Sustapenaren helburua da merkataritza-sektorea bultzatzea, eta, beraz, herritarrei eta bisitariei, azken finean, hiriari zerbitzua ematen 50 urtetik gora daramatzaten merkatarientzako laguntzak atera ditu.

Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Donostia UP! 2019 Plan berriak —lehen Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planak (DESP)—, zenbait baliabide eta ekintza jartzen ditu enpresen, pertsonen eta erakundeen zerbitzura, lankidetza publiko-pribatuaren formularekin. Esparru horretan sartzen dira jarduera komertziala 50 urtetik gora garatzen daramatzaten merkatariak babesteko laguntzak, hiriari zerbitzua ematen laguntze aldera.

Jarri harremanetan gurekin: 645460476 edo info@sansebastianshops.com