Saltokietan, ostalaritzan eta hiriko zerbitzuetan ikt-ak inplementatzeko laguntza programa arautzen duten ionarriak: Dentatics, IDonostiako ekonomia bultzatzeko Donostia UP! 2019 Plana, Donostia Suspenari esker.
2019ko DENDATICS DIRULAGUNTZA |
|
HELBURUA |
Laguntza hauen objektua Donostiako denden lehiakortasuna hobetzeko laguntzea da. Honetarako merkataritzan, ostalaritzan eta hiriko zerbitzuetan tresna digitalak ezarriko dira. |
HARTZAILEA |
Laguntzaren pertsona onuradunak izan daitezke: pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak; lurraldekoak edo atzerrikoak; eta aipatutako araudi juridikoa jarraituz ondo osatutako nortasun juridiko gabeko elkarteak Arauetan ezarritako baldintzak bete dituztenak. (ikus Oinarriak). |
NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK |
1) Diruz lagundutako jarduera edo inbertsioa Donostian kokatua egotea.
2) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) gutxienez urte bete lehenagotik alta egoeran egotea, oinarri hauek argitaratzen diren egunetik zenbatuta.
|
ZENBATEKOA GEHIENEZ (EUROTAN): |
Erakunde eskatzaile batek eskatzen duen inbertsioen % 80ko diru-laguntza jaso dezake. Diru-laguntza gehienez 2.000 euroko izango da, jasotako salbuespenak izan ezik. ( begiratu 5. artikulua). |
IGOERA GEHIGARRIAK |
Laguntza honi 2.000 € gehitu ahal zaizkio eskatzaileak tresna digitaletan oinarritutako proiektu bat aurkezten badu bere dendan kudeaketa, bezero eta salmenta prozesuei lotutako eragin handiko benetako eraldaketa sortzen duena eta laguntza eskatzen badu. |
GASTUAK HAUTATZEKO EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA |
Oinarriak argitaratzen direnetik 2019ko abenduaren 31ra bitarte. |
DEIALDIAREN EPEA |
Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko irailaren 3 an) |
Deskargatu hemen 2019ko DENDATICS OINARRIAK. Dirulaguntza eskatu nahi baduzu, hurrengo ERANSKINA bete.
Informazio gehiago, Fomento San Sebastian web orrian sartu http://www.fomentosansebastian.eus/es/ edo klikatu hemen: DENDATICS.
Edo telefonoz deitzen:
- Fomento San Sebastián: 943 48 28 00
- San Sebastián Shops: 943 09 09 38