Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea: 2019ko uztailaren 1a arte.
2019ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak |
|
XEDEA |
EAEko merkataritza-establezimenduak, berrikuntzaren eta kudeaketa-tresnak eta azpiegiturak hobetzearen bidez, modernizatzea bultzatzea da Agindu honen xedea. |
ONURADUNAK
|
– ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
– Enpresaburu indibidual edo autonomoa Enpresa onuradunek gutxienez 3 urtetako antzinatasuna izan beharko dute. |
INBERTSIOAK DIRU LAGUNTZAK |
A) Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barneko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.
· Mota honetako inbertsio onartuak gutxienez 4.000€koa (+BEZ) izan beharko du enpresako. · Laguntza: inbertsio onargarriaren %16 (BEZ gabeko zenbatekoarena).
B) Merkantzientzako balantza elektronikoak, informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barnean integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira. · Mota honetako inbertsio onartuak gutxienez 900€koa (+BEZ) izan beharko du enpresako. · Laguntza: inbertsio onargarriaren %16 (BEZ gabeko zenbatekoarena).
|
EPEAK |
Eskaerak maiatzaren 30etik aurrera aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Enplegu Sailaren webgunean. Eskaerak egiteko epea uztailaren 1an amaituko da, aldez aurretik horretarako kreditua agortu ez bada. |
ESKAERA |
100% Tramitazio elektronikoa. http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2019/mec_2019/ |
GARRANTZITSUA: 2018ko uztailaren 3tik 2019ko uztailaren 1ra egindako inbertsioentzako.