Donostia Shopsetik jakinarazi nahi dizuegu Gabonetan, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin elkarlanean, Gabonetako Haur Parkea antolatuko dugula Kursaalen abenduaren 26tik 30era: MERKA-PIN.
Gabonetako kanpainari lotutako familia-aisialdiko jarduera bat da, hurbileko merkataritzari balioa eman eta ikusarazi nahi diona. Hirira bisitari posibleak erakartzea helburu duen interesgunea. Horrela, zuen bezeroak sustatu eta fidelizatzeko helburuarekin, ekimenean parte hartu nahi zenuten saltokien artean, 2 orduko erabilera duten gonbidapenak banatuko ditugu, zuen bezeroei eskain diezaiezuen.
NOLA LORTU GONBIDAPENAK?
- Izena emateko inprimakia betez. Azken eguna azaroaren 29a (egun hori barne).
- Donostia Shopsetik, abenduaren 9a baino lehen, kanpainaren gonbidapenak eta kartela helaraziko dizkizugu.
- Abenduaren 9an hasiko da kanpaina eta ordutegia erreserbatu ahal izango da San Sebastián Shopseko webgunean.
- Merkataritza bakoitzeko gonbidapen kopurua izena ematen duten saltokien araberakoa izango da. 10.000 gonbidapen ditugu.
Garrantzitsua: Gonbidapenek ez dute sarrera ziurtatzen, ezinbestekoa izango da ordutegi-tartea erreserbatzea esparrurako sarrera lortzeko.
ZERTAN DATZA MERKA-PIN?
- 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako puzgarriak, laser tag-ak, futbolinak, pintura-aurpegiak eta hainbat jarduera izango dituen PINa.
- Lekua: Kursaal (Zurriola hiribidea, 1).
- Datak: abenduak 26-30.
- Ordutegia: 11:00-19: 00.
- Gonbidapenik ez dutenen prezioa: 7 €(2 ordu).
- Ordutegi-erreserba eta sarrera-erosketa guztiak Donostia Shopsen webgunearen bidez egin behar dira.








