Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eus-COMMERCE programaren edizio berria martxan jarriko du, programa hau Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak osotasunean finantzatzen du.
Zure negozioaren digitalizazio maila edozein izanda ere, Eraldaketa Digitala garatzeko irtenbide berriak ezartzen eta lehendik dituzunak hobetzen lagunduko dizute.
Laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkizute salmenta onlinean, posizionamenduan, sare sozialetan, bezeroaren fidelizazioan eta inteligentzia komertzialean.
Eskaerak izen-ematearen ordenaren arabera onartzen direla eta lekuak mugatuakdirela kontuan hartuta, interesgarria iruditzen bazaizu, zure inguruko dendetara zabaldu dezakezu.
Informazio gehiagorako: 943 000 330 edo kontsultatu hemen