Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarteekin eta federazioekin batera, aipatutako gremioetako profesionalentzako euskarazko ikastaroak antolatuko ditu datorren urritik aurrera.
Ikastaro hauen xedea, batetik, merkataritzako eta ostalaritzako langileek euskara ikasteko lehenengo urratsak egitea da, bezeroei zerbitzua euskaraz eskain diezaieten. Bestetik, euskara dakitenentzat, laneko idazki laburrak (faxak, oharrak, fakturak, …) sortu ahal izateko idatzizko oinarrizko gaitasuna lortzea eta idazki luzeagoak sortzen hasteko lehen urratsak egitea da, bezeroekiko harremanetan nahiz, oro har, laneko harremanetan erabili ahal izateko.
Lekua: Euskara Zerbitzua (Konstituzio plaza, 2 behea, 9:00-14:00) edota zure elkartean.
Era berean, izen ematea Internet bidez egin dezakezu: www.merkatari.eus edota www.donostiaseuskaraz.eus. IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK!
Informazio gehiago: www.merkatari.eus