San Sebastian Shops-etik jakinarazten dizugu “Donostia Plastikorik gabe” adierazpena sinatu dela. Hiriko hainbat eragilek, hala nola merkataritzak, kultura eta kirol-ekitaldiek, supermerkatuek eta abarrek, Donostian erabilera bakarreko plastikoak murrizteko asmoen adierazpena sinatu dute. Donostiako Udaleko Ekologia zinegotziak bultzatutako proposamena da, eta 2025erako plastikoaren erabilera % 17 murriztea du helburu.
San Sebastian Shops-ek 2 jarduera egingo ditu ekimen honetan parte hartzeko:
1.- PLASTIKOAK MURRIZTEKO SENTSIBILIZAZIO-KANPAINA
Kanpaina digitalki zabalduko dugu Donostiako saltoki guztietara. Ekonomia zirkularraren garrantzia merkataritzari eta herritarrei transmititu nahi zaie. “Erabili eta bota” eredua atzean uzteko beharra ikusi nahi da, eta merkataritzaren esparru guztietan murriztearen, berrerabiltzearen eta birziklatzearen alde egin.
Saltokiek, gainera, lotura estua eta hurbila dute bezeroekin, eta haien bidez indarra hartuko dute ingurunean ingurumen-balioak sustatzeko eta transmititzeko.
Azken batean, merkataritzaren garrantzia transmitituko da, gure hiriaren motor ekonomiko eta bizi-iturri gisa, eredu jasangarri baten alde egiten duena.
2.- POLTSAK BERRERABILTZEKO KANPAINA
Alde zaharreko merkataritza posizionatzeko eta balioesteko kanpainaren barruan %100 birziklatutako materialarekin egindako poltsa berrerabilgarriak banatuko dira, kontsumo arduratsua sustatzeko eta herritarrak erabilera bakarreko plastikoak murriztearen garrantziaz sentsibilizatzeko.
8.000 poltsa berrerabilgarri baino gehiago banatuko dira bezeroen artean, eta bi helburu ditu: batetik, ingurumenarekiko sentsibilitatea sustatzea eta aztarna ekologikoa gutxitzea, eta, bestetik, gure dendetan kontsumitzeak duen garrantzia gogoraraztea; poltsek Alde Zaharraren marka, A-tik Z-ra Merkataritza, agertzeko balioko dute.