Zure bezero euskaldunak arreta hobea izatea nahi baduzu, euskara ikasten hastera edo zure euskara maila hobetzera animatzen zaitugu. Ikastaroak 60 ordukoak izango dira, (Urritik Otsailara), 60 euroan, eta bezeroekin euskaraz erraz egiteko ezagutza lortuko duzu. Hasiera mailako ikastaroez gain, jarraipen ikastaro eskaintza zabala dago (hainbat mailetakoa) Donostiako merkataritzan eta ostalaritzan ari direnentzat.
Ikastaroak presentzialak izango dira hiriko euskaltegietan (AEK, Hitzez, Ilazki, Legazpi 6, Urrats eta Urumea).
Izen-ematea: Irailaren 15 arte.
Izen-emateaerakunde hauetan:
- Udaleko Euskara Zerbitzua: Konstituzio plaza 2, behea.
- San Sebastián Shops.
- Gipuzkoako Merkatarien Federazioa.
Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea.