San Sebastian Shops-etik Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren eta etxeko ekipamenduaren azpisektoreei eusteko laguntza-programarako deialdiaz informatzen dizut.
LAGUNTZAREN HELBURUA
Laguntza-lerro honen helburua da EAEko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoaren azpisektoreetako norberaren konturako langileen edo langile autonomoen, ondasun-erkidegoen, sozietate zibilen, mikroenpresen eta enpresa txikien zuzeneko galera ekonomikoak apaltzea; izan ere, egungo egoera belikoak eragindako zailtasun-egoerak nabarmen kaltetu du haien guztien merkataritza-jarduera.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, mikroak eta, euskal txikizkako merkataritzako enpresa txikiak merkataritza-establezimendua Euskal Autonomia Erkidegoan badu, eta haren jarduera laguntzan onartutako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeen barruan badago (ikus Epigrafeen Zerrenda).
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
Pertsona edo entitate onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskabidearen xede den saltegian 2022ko otsailaren 24a baino lehen alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honen arabera:
- 1 eta 9 langile bitarteko saltegiak: 2.000 euro
- 10 langileko edo gehiagoko saltegiak: 3.000 euro
Kasu guztietan, langile guztien zenbaketan autonomoak ez ezik soldatapekoak ere sartuko dira, kontuan hartu gabe lanaldi osoa edo partziala duten, jardunean dauden, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dauden, lan-harremana etenda duten edo jarduera utzita dauden.
Langile berak saltegi bakarrera egon ahalko du atxikita.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Ekainaren 27tik Uztailaren 27ra edo, hala badagokio, horretarako ezarritako kreditua agortu arte.
Argibide, kontsulta edo laguntza gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938).