San Sebastian Shops-etik informatzen dizugu dagoeneko ireki dela Donostiako Gabonetako azokan fodd truck-entzat etxetxoak eta guneak eskatzeko epea, Donostiako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak antolatuta, Donostiako Sustapenaren bidez.
Zure diru sarrerak osatu nahi badituzu kontsumo handiko egun batzuetan, zure eskaera egiteko unea da. Azoka azaroaren 25etik 2023ko urtarrilaren 6ra bitarte izango da. Gabonetako Azoka hiriaren erdialdean zehar zabalduko da. Etxolak eta food truckak Urumea pasealekuan kokatuko dira gehienbat (Santa Katalina zubiaren eta Mª Cristina zubiaren arteko zatian), bai eta Urumea plazan, Ramon Labayen plazan eta inguruetan ere.
Gainera, Donostia 2022ko Gabonetako Europako Hiriburu izendatu dutenez, Donostia Sustapenetik lanean ari dira sorpresa eta jarduera berrietan, ahalik eta donostiar eta kanpotar gehien erakartzeko, zure bezeroak izan baitaitezke.
Parte hartu nahi baduzu, aurkeztu zure eskaera 2022/09/12 baino lehen.
Aprobetxatu gabon hauetan gehiago saltzeko aukera!