San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Donostiako establezimenduetara bisitak egiteko asmoa duela. Helburua bikoitza da: batetik, Udaleko Euskara Sailak eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematea, eta, bestetik, “Euskara barra-barra” markako egitasmo berria ezagutaraztea.
Bereizgarri horrek zerbitzuak euskaraz eskaini ditzaketen establezimenduak nabarmentzeko balioko du eta Euskal Herri osoan erabiliko da. Bisitetan marka lortzeko aukera emango zaizue. “Hemen ere euskaraz” markaren jabe zareten guztioi ere bisita egingo dizuete, marka berriaren funtzionamendua azalduz eta marka aldaketa proposatuz.
Bisitak Urriaren 17an hasi ziren eta Abenduaren hasierara arte egingo dira.
Edozein zalantza argitzeko jar zaitez harremanetan Udaleko Euskara Zerbitzuarekin: 943 48 37 50.