San Sebastian Shops-ek 2023ko Barne Merkataritzako Sari Nazionalen deialdian parte hartzera gonbidatzen zaitu. Merkataritza Txikiaren Sari Nazionalak 25.000€ eta ohorezko bi akzesit ditu.
ZER BALORATZEN DA?
- a) Negozioan teknologia berriak sartzea.
b) Webgunearen edukia, on line erosteko aukera, kontsumitzailearekin komunikatzeko bideak eta marketin digitalaren erabilera.
c) Marka propioaren erregistroa, kalitate-sistema homologatuak ezartzea edo indarrean dauden kalitate-ziurtagiriak lortzea.
d) Produktuari buruzko berrikuntza.
e) Langileen etengabeko prestakuntzako eta gaitasun teknologikoen garapeneko prozesuak, kontsumitzailearen gogobetetzean eragina dutenak.
f) Merkataritzako asoziazionismoa hobetzea.
g) Genero-txanda eta antzinatasuna merkataritza-jardueran.
h) Enpresa-dimentsioa handitzea.
i) Merkaturatze-prozesuak hobetzea.
NOLA FORMALIZATZEN DA HAUTAGAITZA?
Eskabide-eredua webgunean eta baloratu beharreko puntuak jasotzen dituen jardueraren memoria aurkezten.
AURKEZTEKO EPEA
Maiatzaren 8ra arte.
Dagoeneko hainbat saltoki donostiar saritu dituzte azken urteotan. Interesatuta bazaude, ez izan zalantzarik eta gure laguntza eskatu. Anima zaitez eta parte hartu merezi duzun errekonozimendua lortzeko! Zorte on!