San Sebastian Shopsetik, WorkCafe San Sebastianekin batera, “Denda duenak, har dezala arreta” hitzaldira gonbidatzen zaitugu. Merkatari eta profesionalentzako doako saio esklusibo bat izango da, eta motibazioa, emozioak eta horiek kudeatzeko moduak landuko dira bertan. Gauzak gainditzeaz, hazkundeaz, autoestimuaz hitz egingo dugu, merkatariei eta zuen eguneroko erronkei begira.
Ponentzia Monika Tubiak emango du; Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza masterreko irakaslea, “coach” pertsonala eta profesionala, mentorea eta hezitzailea.
- Data: martxoak 23 (osteguna).
- Ordua: 15:00etatik 16:00etara.
- Lekua: Work Cafe San Sebastian (Askatasunaren hiribidea 38).
Plazak mugatuak dira eta inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Izena emateko azken eguna: martxoaren 22a.
Aprobetxatu aukera zure trebetasunak hobetzeko eta zure potentziala ezagutzeko!