San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizugu 25 gonbidapen bikoitz ditugula San Sebastian Moda Jaialdirako. Zehazki, datorren Maiatzaren 6an, larunbata, San Telmo Museoan egingo diren ekitaldietarako.
Ekimen hauen ordutegia hurrengoa izango da:
- 11:00 orduetan: Alex Vallejo Joyeros-en desfilea (5 gonbidapen bikoitz).
- 13:00 orduetan: Sastrería Aldabaldetreku-ren desfilea (5 gonbidapen bikoitz).
- 16:30 orduetan: La Central-en desfilea (5 gonbidapen bikoitz).
- 18:30 orduetan: Berriz-en desfilea. *Jasangarritasunari, diseinuari eta eskulanari buruzko ‘Euskal Moda Sarien III. edizioa’ (5 gonbidapen bikoitz).
- 20:30 orduetan: Manilako San Sebastian-en desfilea (5 gonbidapen bikoitz).
Sarrera Zuloaga plazatik izango da. Ateak ikuskizun bakoitza baino 15 minutu lehenago irekiko dira. Ekitaldi hauetakoren batera joan nahi baduzu, izena eman. Gonbidapenak mugatuak dira eta izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Bestalde, gogoratu nahi dizugu datorren Maiatzaren 3an (asteazkena) arratsaldeko 19:00etan herriko saltokien Udazken-Neguko bildumak aurkeztuko direla Easo Plazan. Sarrera librea eta doakoa izango da.
Zure zain gaude!