Donostiako Kata taldeak kantuz eta dantzaz osatutako ikuskizun intimoa eskainiko du, Balu artistak margolan batean giroa irudikatzen duen bitartean.
Aurreko Colectiva Kalearen ekimenetan gertatu zen bezala, Donostiako Merkataritzak eta tokiko artista sortzaileek indarrak batuko dituzte berriro. Colectiva Kalea proiektuak sinergiak bilatzen ditu merkataritzaren, musikaren, artearen eta kulturaren artean, kaleko emanaldi eta ikuskizunekin.
Proiektuaren helburu nagusia kalea dinamizatzea da gertuko merkataritza ikusarazteko, Donostiarrei ekitaldi kolektiboetan esperientziak eskaintzea, etorkizunean merkataritzaren, kulturaren, artearen eta sormenaren arteko fusioa, hiriko beste auzo batzuetara estrapolatu ahal izateko. Beraz, topaketa-ekintzak dira. Donostiako herritarren eta haien kaleen arteko hurbilketa lortzea, tokiko-merkataritza eta tokiko kulturaren bitartez.
Colectiva Kalea ekimenarekin jarraituz, larunbat honetan, apirilak 29, 19:00etan, hitzordua izango dugu berriro Berria eta Kolon kaleen arteko plazan (Gros). Artista desberdinen disziplinak elkartuko dituen ikuskizuna egingo da.
Apirileko azokari eta udaberriari keinu eginez, Donostiako Katak taldeak, kantu, dantza, perkusio gitarra eta zeharkako txirularen ikuskizun intimoa eskainiko du. Katak-eko kide guztiek flamenko puru eta sakonarekin, odol eta sustrai harreman estua dute.
Katak taldeko dantzariaren musika eta mugimenduak, Balu artistaren eskuen bitartez forma hartuko du, eta margolan handi baten gainean, modu organiko eta abstraktuan, momentuko atmosfera eta giroa irudikatuko du. Horrela, udaberria ospatzeko, flamenkoa eta arte piktorikoa bat egingo dute.
Ekitaldi hau, Donostia Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzia, Donostiako Sustapena, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Saila, San Sebastián Shops hiri-merkataritza plataforma eta Gros auzoko saltokien elkarlanari esker burutuko da.
AGENDA:
Apirilaren 29an [19: 00etan]
KATA · BALU
(Kale Berriaren eta Colon pasealekuaren arteko plazan).