Aurten Zinemaldiaren 71. urteurrena betetzen da. Hori ospatzeko, San Sebastian Shopsek hiri-merkataritzako plataformak, Gipuzkoako Foru Aldundiako Kultura Departamentuarekin, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzikoarekin eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean, erakusleihoen lehiaketa antolatu du dendetan, hiriko kaleak eta dendak girotzeko.
Lehiaketak arrakasta handia izan du eta tokiko 50 saltokik baino gehiagok parte hartu dute ekimenean. Epaimahaia, erakundeetako eta sektoreko hainbat ordezkariek osatu dute, eta ez da batere erraza izan ezarritako 3 kategorietako irabazleak aukeratzea.
Hiru erakusleiho saritu dituzte aurtengo edizioan. 1.000 €-ko lehen saria Transit (Hernani 25) eraman du. Bigarren saria, 750€-koa Garrarte Donostiarentzat izan da (Puerto 3), eta azkenik 500€-ko hirugarren saria Akustika Entzumen Zentroak (Trueba, 13) irabazi du. Sariak Donostiako Dssmarketplaza tokiko merkataritzaren online plataforman gastatu ahal izango dute. www.dssmarketplaza.eus.
TRANSIT, aniztasunari egindako kantua, Estibaliz Urresolaren “20.000 espezie erle” filmari egindako lanagatik.
GARRARTE, Zinemaldiaren interpretazio gozo eta gozoagatik.
AKUSTIKA ENTZUMEN ZENTROA, Hitchcock zinemako handienetako bati egindako omenaldi minimalista eta zehatzagatik.