Euskararen eguna dela eta, Udaleko Euskara Zerbitzuak, Euskadiko Gobernuarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin batera, Gaitu.eus ekimenarekin bat egin du.
Ekimen honen helburua herritarrak 3 jardueratan inplikatzea da:
- Donostiar euskaldun askoren ahotsen grabazioak lortzea, etorkizunean makinekin euskaraz hitz egin ahal izateko. Common Voice nazioarteko proiektuak eskaintzen duen plataforma libreak euskarazko ahotsekin datu-base erraldoi bat osatzeko balioko du.
- Telefono mugikorra euskaraz konfiguratzea (herritar askok egingo balute, aukera gehiago izango genituzke telefonia-enpresek euskara kontuan hartzeko).
- Euskarazko nabigazioa eta gailuen Interneteko nabigatzaileak konfiguratzea.
Anima zaitez eta jar gaitezen denon artean teknologia euskararen alde!
Zure ahotsa grabatu (Ez da erregistratu behar, ezta izenik eman behar ere)