San Sebastian Shopsetik DONOSTIAMARKET bat antolatu dugu udaberri honetarako. Zuen artikuluak kanpora ateratzeko aukera berri bat da, zuen establezimendua sustatzeko eta ikusarazteko. Kartela Ceinpro prestakuntza-zentroarekin egiten dugun lankidetza da, bertan ikasleek parte hartzen baitute. Aurten kartel irabazlea Aratz Ormazabal izan da.
ZER DA DONOSTIAMARKET?
Donostiamarket ekimenean guztiok parte hartzera animatu nahi zaituztegu, hiri osoan zehar market giroa sortzeko. Horregatik, udalari baimena eskatu diogu parte hartu eta bere produktuak lokaletik kanpo erakutsi nahi dituen ororentzat. Horrela, Donostiako saltoki guztiek beren produktuak establezimenduaren aurrean erakutsi ahal izango dituzte egun hauetan.

Donostiamarketen parte hartzeko asmoa baduzu, eskertuko genizuke inprimakian izena ematea (2 galdera baino ez). Izena emateak ez du inongo konpromisurik, bakarrik parte hartzeko asmoa zein den jakiteko da. Izena ematen duzuenoi kanpainaren kartel bat emango dizuegu.
Honekin batera doazkizu jardueraren baimena eta kanpainaren material grafikoa zuen sare sozialetan zabaltzeko.
DATAK:
– Martxoaren 21etik 24ra.
Agendan apuntatu eta aprobetxatu aukera hau!
Argibiderik behar izanez gero, deitu 943090938 telefono-zenbakira edo bidali e-maila info@sansebastianshops.com helbidera.