San Sebastian Shopsetik, Donostiako Sustapenak abian jarri duen Digitalen Denda Prestakuntza programaren berri ematen dizugu. Merkataritza sektoreari zuzendutako Prestakuntza Plan bat da, eta zure online salmenta-kanala hobetzea helburu du.
Plan hau ibilbide digitala da, eta, haren bidez, Online salmentako zure kanalak aztertu, komunikazio digitala hobetu eta emaitzak eta eragina neurtu nahi dira.
DOAKO formakuntzak Apirilean eta Maiatzean egingo dira, Puntudendan, Gipuzkoa plaza 7, Donostian, 14:00etatik 16:00etara. Prestakuntzak oso praktikoak izango dira, bakoitzaren dendan oinarrituta.
Planak hiru arlo nagusi ditu:
1. Online Salmenta:
- 1- Saioa (apirilaren 16an): erosketaren erabilgarritasuna eta esperientzia hobetzea, diseinuan eta edukian aldaketak eginez.
- 2- Saioa (apirilaren 17an): Nola erabili META aplikazioak saltzeko (facebook, Instagram, Whatsapp business).
- 3- Saioa (apirilaren 23an): ONLINE saltzeko beste modu batzuk: stock-ik gabeko salmentak (dropshipping) eta bestelako salmenta-teknikak: afiliazioa, influenzer-ak…
2. Komunikazioa eta Marketing Digitala:
- 4- Saioa (apirilaren 24an): adimen artifiziala erabiltzea sare sozialetan edukia sortzeko.
- 5- Saioa (apirilaren 30ean): sare sozialak kudeatzeko prozesuak automatizatzea, Meta Business Suite-rekin.
3. Datuaren Analitika:
- 6- Saioa (maiatzaren 7an): Zure Online dendaranzko ZIRKULAZIOA areagotzea.
- 7- Saioa (maiatzaren 8an): Online DATUAK kontrolatzea: aginte-koadroekin.
Prestakuntzan erabil dezakezun gailu batekin joatea komeni da (tableta, ordenagailua edo antzekoa). Bat ez baduzu, jakinaraz iezaguzu eta alternatiba bat eskaintzen saiatuko gara.
Dagoeneko eman dezakezu izena Marketin Digitaleko, Online Salmentako eta Datu-analitikako Talde presentzial hauetan.