San Sebastian Shopsetik jakinarazten dizuegu Donostiako Udaleko Tokiko Ekonomia eta Enplegu Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Donostian enpresa berriak sortzeko deialdia ireki duela.
XEDEA
Laguntza hauen helburua Donostian sortutako enpresa berriei laguntzea da, beren kontura nahiz besteren kontura lanpostu berriak sortzen badituzte.
ONURADUNAK
Balioz eratutako pertsona fisikoak edo juridikoak, 2025. urtean zehar jarduerari ekin diotenak, jardueraren zerga-egoitza eta lantokia Donostian dutenak eta enplegua edo autoenplegua sortu dutenak.
BALDINTZAK
- Laguntzaren xede den jardueraren eta lantokiaren helbide fiskala Donostiako udalerrian egotea.
- Enpresaren sorrera eta hasierako alta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gertatzea, bi egun horiek barne.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan ez matrikulatzea jarduera berean edo antzekoan, laguntza eskatzen duen enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan.
- Aurreko enpresa baten forma juridikoa aldatze hutsetik sortutako enpresa berriak ez izatea.
- 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gutxienez alta berri bat gertatzea Gizarte Segurantzan. Eta lehenengo urtean iraun behar du. (Alta autonomoetan edo araubide orokorrean edo kontratazio mugagabean, gutxienez % 50eko lanaldiarekin)
- Laguntza lortu nahi duen enpresa eratu aurretik, bazkideren batek Donostiako Sustapenak aldian-aldian eskaintzen dituen prestakuntza-saioak egin izana edo enpresa-plan bat izatea.
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK
Diruz lagundu ahal izango dira enpresa martxan jartzeko beharrezkoak diren gastuak, baldin eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta eman baino 2 hilabete lehenago egiten badira, alta eman eta 12 hilabete igaro arte.
Kaleen oinean dauden merkataritza-lokalen berrikuntzei lotutako gastuen kasuan, alta eman aurretik markatutako 2 hilabeteak baino lehenagokoak izan daitezke.
DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Sortutako enpresa berrientzako laguntzaren gehieneko zenbatekoa honako hau izango da, kalean lokal komertzial bat alokairuan edo jabetzan duten kontuan hartuta:
— 10.000 euro, merkataritza-lokala kalean bertan duten enpresa berrientzat.
— 5.100 euro merkataritza-lokalik gabeko enpresa berrientzat, kalean bertan.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Oinarrien iragarkia (ekainaren 19a) argitaratu aurretik EJZn (edo zentsu-aitorpenean, hala badagokio) alta emanda dauden enpresen kasuan, epea abuztuaren 20ra artekoa izango da.
Alta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den datarekin edo ondorengoarekin bat badator, epea 2 hilabetekoa izango da EJZn alta ematen denetik. Eskaerak aurkezteko azken eguna 2025eko abenduaren 31 da.