Saltokietan, ostalaritzan eta hiriko zerbitzuetan ikt-ak inplementatzeko laguntza programa arautzen duten ionarriak: Dentatics, IDonostiako ekonomia bultzatzeko Donostia UP! 2019 Plana, Donostia Suspenari esker.

2019ko DENDATICS DIRULAGUNTZA

HELBURUA

Laguntza hauen objektua Donostiako denden lehiakortasuna hobetzeko laguntzea da. Honetarako merkataritzan, ostalaritzan eta hiriko zerbitzuetan tresna digitalak ezarriko dira.

HARTZAILEA

Laguntzaren pertsona onuradunak izan daitezke: pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak; lurraldekoak edo atzerrikoak; eta aipatutako araudi juridikoa jarraituz ondo osatutako nortasun juridiko gabeko elkarteak Arauetan ezarritako baldintzak bete dituztenak. (ikus Oinarriak).

NABARMENDU BEHARREKO BESTELAKO EZAUGARRIAK

1) Diruz lagundutako jarduera edo inbertsioa Donostian kokatua egotea.

2) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) gutxienez urte bete lehenagotik alta egoeran egotea, oinarri hauek argitaratzen diren egunetik zenbatuta.

 

ZENBATEKOA GEHIENEZ (EUROTAN): 

Erakunde eskatzaile batek eskatzen duen inbertsioen % 80ko diru-laguntza jaso dezake. Diru-laguntza gehienez 2.000 euroko izango da, jasotako salbuespenak izan ezik. ( begiratu 5. artikulua).

IGOERA GEHIGARRIAK

Laguntza honi 2.000 € gehitu ahal zaizkio eskatzaileak tresna digitaletan oinarritutako proiektu bat aurkezten badu bere dendan kudeaketa, bezero eta salmenta prozesuei lotutako eragin handiko benetako eraldaketa sortzen duena eta laguntza eskatzen badu.

GASTUAK HAUTATZEKO EPEA / LAGUNTZA GAUZATZEKO EPEA

Oinarriak argitaratzen direnetik 2019ko abenduaren 31ra bitarte.

DEIALDIAREN EPEA

Laguntza-mota bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, edo, bestela, deialdia itxi arte (2019ko irailaren 3 an)

Deskargatu hemen 2019ko DENDATICS OINARRIAK. Dirulaguntza eskatu nahi baduzu, hurrengo ERANSKINA bete.

Informazio gehiago, Fomento San Sebastian web orrian sartu http://www.fomentosansebastian.eus/es/ edo klikatu hemen: DENDATICS.

Edo telefonoz deitzen:

  • Fomento San Sebastián: 943 48 28 00
  • San Sebastián Shops: 943 09 09 38