HISTORIA DUTEN SALTOKIAK-PESCADERIA ESPE

Bretxako Merkatuko 12. zenbakian kokatuta, Pescadería Espek 83 urte daramatza bere bezeroekin pasio hori partekatzen. Carolek komentatzen duenez, arrandegia familia da, tradizioa da, lana, ahalegina, ilusioa, ekipamendua, sustraiak, arraina, janaria, osasuna, adiskidetasuna, harremanak, kalitatea, usaina, zaporea, eskuko mina,… eta baita burdina ere.! burdina asko! Carol Archelik Donostiako negozio historiko honen bitxikeriak eta pasadizoak kontatzen dizkigu…

HISTORIA DUTEN SALTOKIAK- ZUBIETA LIBURUDENDA

Donostiaren bihotzean kokatua, zehazki Errege Katolikoen kaleko 3. zenbakian, Zubieta Liburudendak, 65 urte bete ditu aurten. Liburu-denda ez da liburuak erosteko lekua soilik, elkartzeko eta ikasteko gune aktiboa da. Aldian-aldian liburu aurkezpenak, egile sinaketak eta literatur tailerrak antolatzen dituzte. Horrez gain, komunitate sentimendua eta literaturarekiko duten maitasuna sustatzen saiatzen dira. Adolfo Lopezek, Donostiako negozio historiko…

HISTORIA DUTEN SALTOKIAK- IDOIA ODRIOZOLA

Idoia Odriozolaren saltokiak 1884tik darama bere bezeroak euskal arropa tradizionalarekin janzten. Donostiako Alde Zaharrean, Bretxako merkatuaren aurrean, kokatutako familia-merkataritza, eskualdeko jantziak orientatzeko, saltzeko eta egiteko. Konpromisorik gabe jantzi, oinetako eta osagarrien aukera handia ikustera gonbidatzen zaituzte, baita horien berritasun guztiak ikustera ere. Horietan, zure gustuen eta beharren arabera aholkatu eta orientatuko zaituzte. Idoia Odriozolak, Donostiako…

HISTORIA DUTEN SALTOKIAK- ZUMY ETXETRESNA ELEKTRIKOAK

Zumy Etxetresnen historia 60. hamarkadan hasi zen Zumeta familiaren eskutik. Gaur egun Josetxok 25 urte daramatza saltokia zuzentzen eta garai berrietara egokitzen joan da eta espazio moderno eta gaurkoa sortzea lortu du. Marka onenekin lan egiten dute bai etxetresna elektrikoetan, bai ikus-entzuneskoetan, 2010. urte hasierarik, sukalde, eraberritze eta altzarien erakusketa berri bat ere sartuz. Josetxo…

HISTORIA DUTEN SALTOKIAK- TEJIDOS JIMENEZ

Tejidos Jimenezen historia 1964ko urriaren 1ean hasi zen Luises Obreros plazan, Gros auzoan. Ehungintzan aritzen den enpresa familiarra da. Etxeko arropan eta janzteko arropan adituak, emakume eta gizonentzat. Kalitate handiko produktuak eskaintzen dituzte preziorik onenetan eta 50 urtetik gorako esperientzia dute. Gainera, urrian 60 urte beteko dituzte. Enar Jimenezek eta Benigno Jimenezek merkataritza historiko honen…

HISTORIA DUTEN SALTOKIAK-MUCHAS TELAS

Muchas Telas Donostiaren bihotzean dagoen denda enblematikoa da. Denda hau oihal-denda bat baino askoz gehiago da; artearekiko eta jantzigintzarekiko pasioaren sinboloa da. Muchas Telas bereizten dituena bikaintasunaren eta aniztasunaren alde duen konpromisoa da. Munduko hainbat txokotatik datozen oihalak aurki ditzakezu, baita euskal ehungintzari erreferentzia egiten dioten tokiko produktuak ere. Pilar Jimenez-ek Donostiako merkataritza historiko honen…

Donostian motoz hitz egiten dugunean, Batanero datorkigu burura. 1967an sortua, Batanero motozaleen belaunaldi oso bat markatu duen negozioa da. Batanero arropa denda Gipuzkoako sektoreko garrantzitsuena da eta bertan motoz ibiltzeko behar duzun guztia aurkituko duzu; kaskoak, eskularruak, oinetakoak, gabardina… Susana Batanerok Donostiako merkataritza historiko honen bitxikeriak eta bilakaera kontatzen digu. Gozatu elkarrizketa osoa!  

HISTORIA DUTEN SALOTIAK-ZUGASTI JANTZIAK

Zugasti Jantziak Altza auzoaren bihotzean dagoen denda enblematikoa da. Establezimendu hau, arropa denda soil bat baino askoz gehiago da, tradizio, kalitate eta zerbitzu paregabearen sinboloa da. Giro abegikor eta familiarrak lasaitzera eta gozatzera gonbidatzen ditu bezeroak, modaren azken joerak arakatzen dituzten bitartean. Arreta dendako txoko bakoitzean islatzen da, salgaiaren aurkezpen bikainetik hasi eta bezero bakoitzari…

HISTORIA DUTEN SALTOKIAK-ALBOKA ARTISAUTZA

Konstituzio Plazako 8. zenbakian kokatua, Alboka Artisautza Donostiako merkataritza enblematiko bat da. 1939an ireki zituen ateak, eta ordutik, zehatz-mehatz hautatzen dituzte salgai jartzen dituzten produktuetako bakoitza, bezeroei originaltasuna kalitate onenarekin eskaini ahal izateko. Euskal Herriko kultura eta artisautza irudikatzen duten era guztietako objektuak aurkitzeko establezimendua. Maite Jaureguik Donostiako saltoki historiko honen bitxikeriak eta bilakaera kontatu…

HISTORIA DUTEN SALTOKIAK-AFEDE

Gros auzoan dago, Kale Berriko 3. zenbakian, hain zuzen ere. Afede Donostiako jostailu-denda ospetsuenetako bat da. 60 urte baino gehiago dira beren jarduera komertziala hasi zutenetik eta erreferenteak dira beren sektorean. Bezeroarentzako arreta gaindiezina da. Sektoreko zale amorratuez osatutako taldeak bisitariak gidatzen ditu opari perfektuaren aukeraketan, bisita bakoitza esperientzia gogoangarri bihurtuz. Maria Villarrek, merkataritzaren bigarren…