san sebastian shops LANBIDE AYUDAS CONTRATACION GOBIERNO VASCO

LANTOKIETAN 30 URTETIK GORAKO LUZAROKO LANGABEAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK

San Sebastián Shops-etik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak argitaratu duen deialdiaz informatzen dizugu, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan 30 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratatzeko 2022ko laguntzen berri ematen den. XEDEA Deialdi honen helburua da 30 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratatzeko laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, pertsona horiei EAEko lan-merkatuan laneratzen laguntzeko. DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK…

san sebastian shops fomentos donostia ayudas contrataion desempleados fomento

LANGABEAK KONTRATATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA

Programaren helburua hirian zaurgarritasun-egoeran edo bazterkeria-arriskuan diren pertsona langabeen kontratazioak akuilatzea da, jarduera-zentroa Donostiako udal barrutian kokatuta duten enpresei zuzendua. ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITUZTE KONTRATATUTAKO PERTSONEK? Kontratatutako pertsonek langabezian eta Lanbide EEZ (Euskal Enplegu Zerbitzua) zerbitzuan enplegu eskatzaile modura izen emanda egon beharko dute. Izen-emate data laneko harremana hasteko egunaren aurretikoa izango da. Kontratatzeko pertsonek Donostian erroldatuta egon beharko…

san sebastian shops fomentos donostia ayudas creación nuevas empresas

ENPRESA BERRIAK SORTZEKO 2022KO LAGUNTZAK

Jakinarazten dizuegu Donostiako Sustapenak laguntza bat atera duela 2022an Donostian negozioa sortu duten ekintzaileentzat, 4.000 €-raino.   NORK JASO DITZAKE LAGUNTZA HAUEK? 2022an sortutako enpresek, baldin eta helbide fiskala Donostian badute eta Gizarte Segurantzan gutxienez beste alta bat sortu badute. ZEIN DA LAGUNTZA ESKATZEKO EPEA? Laguntza hauek argitaratu aurretik (2022/06/13) eman bazenion alta zure enpresari…

retail banner 2

AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUKO ZERBITZUA

San Sebastian Shops-etik Retail Euskal Eskolak eskaintzen duen aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzuaren berri ematen dizugu. Retaileko Euskal Eskolak aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizu, eta aholkulari espezializatu batek lagunduko dizu zure negozioa indartzeko gaitasunak eskuratzeko, arlo hauetako batean: Eraldaketa digitala Estrategia Salmenta-puntua Bezeroak Pertsonak Kudeaketa ZERBITZUAREN HELBURUAK Negozioa kudeatzeko gaitasun handiagoa ematen duten tresnak eta ezagutza lortzea. Erretailera laguntzea hobekuntza-prozesu osoan, zerbitzu integral eta pertsonalizatua…

SALTEGIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA (MEC 2022)

San Sebastian Shops-etik Eusko Jaurlaritzak saltegiak modernizatzeko (MEC 2022) argitaratu duen laguntza programaz informatzen dizut. Saltegien eta zerbitzu jakin batzuen modernizazioa -berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen, azpiegituren eta merkataritza-ekipamenduaren hobekuntzaren bidez- sustatzera bideratutako laguntza da. BALIABIDE EKONOMIKOAK 3.350.000,00 eurokoak dira. ERAKUNDE ONURADUNAK Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte beren konturako langileek edo autonomoek, sozietate zibilek eta legez eratutako…

GIPUZKOAKO MERKATARITZAREN ETA OSTALARITZAREN SEKTOREAN DIGITALIZAZIOA SUSTATZEKO LAGUNTZAK – TICKETBAI

San Sebastian Shops-etik Gipuzkoako Foru Aldundiak  atera duen laguntza-lerro baten berri ematen dizuegu; “Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko programa”. Helburua da, Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatzea eta indartzea, sektore horien ekonomia eta enplegua suspertzeko funtsezko bideetako bat den aldetik. ONURADUNAK  Onuradunak izango dira jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, nortasun juridikorik…

DSSMARKETPLAZA PLATAFORMAREN BERRIKUNTZAK

Donostiako dendaren online erakusleiho handienak 6 hilabete bete ditu eta zurekin partekatu nahi dugu lehen hilabete hauetako balatzea. Otsailak 7an ekitaldi bat ospatu zen Marisol Garmendia Ekonomia Bultzatzeko zinegotziaren eskutik, plataforma osatzen duten merkatari guztiek egindako konpromisoa eta ahalegina aitortzeko eta eskertzeko. Bertan, lehen urte erdiko balantzea partekatzeaz gain, 2022rako prestatutako berrikuntzak partekatu ziren. Adi…

HEZIKETA DUAL PROGRAMA

San Sebastian Shops-etik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak LHko ikasleentzat sustatutako HEZIKETA DUAL plan berriaren berri ematen dizuegu. Horrela, Eusko Jaurlaritzak asmo handiko proiektu bat jarri du abian Euskadiko LHko ikastetxeetako ikasleak prestakuntza akademikoko lehen urtetik enpresetara sar daitezen. Heziketa Dualeko Programari esker, ikasleek lan-esperientzia eskuratu ahal izango dute, eta, aldi berean, enpresa txikiek beren ezagutzak…

ESTABLEZIMENDUEN KANPOKO ZEIN BARRUKO ERROTULAZIOA EUSKARATZEAGATIK DIRULAGUNTZAK

San Sebastián Shops-etik jakinarazten dizuegu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntza lerro berri bat ireki duela Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. Jarraian zehazten dira eskainiko diren dirulaguntzak:   Diruz lagundu daitekeena   Euskaraz   Euskaraz eta gaztelaniaz Merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduen kanpo errotulazioa % 50 500 euroko mugapean % 30 300 euroko mugapean Establezimenduen…

san-sebastian-shops-NUESTROS-comercios-Lanbide-Servicio-Vasco-de-empleo-Convocatoria ayudas-inversion.

ENPLEGUA MANTENTZEKO LAGUNTZAK

San Sebastian Shops-etik Lanbidek – Euskal Enplegu Zerbitzuak atera duen laguntza-lerro baten berri ematen dizuegu; “Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak” programa finantzatzeko laguntzen deialdia. Ekintzailetza eta mikroenpresak “, Europar Batasuna-Next Generation EBk finantzatutako berreskurapen-, eraldaketa- eta erresilientzia-planaren esparruan. Deialdiaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko mikroenpresetan eta langile edo autonomoetan enplegua mantentzea, trantsizio ekologiko eta digitala egiten lagunduz.   ONURADUNAK …