Lagun hori,
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 22.500 euro bideratu ditu aurten ostalaritza establezimenduen barruko zein kanpoko errotuluak euskaraz jartzeko. Aprobetxa ezazu aukera hau establezimenduko euskarriak (karta, pintxo edo ardo eskaintza jasotzen duten euskarriak, testua duten mahaigainekoak, eta abar) berritzeko eta euskaraz jartzeko. Donostian, euskararen hirian, zure bezero euskaldunek eskertuko dute establezimenduan informazioa euskaraz izatea eta 3.100 euro arteko diru-laguntzak jaso ditzakezu. Eskaerak dirua agortu bitartean jasoko dira. Bestalde, gogoratu, Udaleko Euskara Zerbitzuak testuak zuzentzeko eta itzultzeko zerbitzua doan eskaintzen dizula urte osoan.
Jarraian zehazten dira eskainiko diren diru-laguntzak:
Diruz lagundu daitekeena | Euskaraz | Euskaraz eta gaztelaniaz |
Merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako kanpo errotulazioa | %50 500 euroko mugapean |
% 20 300 euroko mugapean |
Ostalaritza establezimenduen barruko euskarri finkoak | % 60 1.200 euroko mugapean |
% 50 1.000 euroko mugapean |
Ostalaritza establezimenduen barruko seinaletikoa (zerbitzua, jangela…) | % 60 220 euroko mugapean |
% 50 200 euroko mugapean |
Ostalaritza establezim enduen idatzizko euskarriak (pintxo eta plater bakoitzaren izena/osagaiak adieraztekoak direnak) | % 60 220 euroko mugapean |
% 50 200 euroko mugapean |
Ostalaritza establezimenduen idatzizko euskarriak (bezeroak eskainitako produktuak/prezioak ikusteko euskaragarri dituenak) |
% 60 600 euroko mugapean |
% 50 500 euroko mugapean |
Ostalaritza establezimenduetako erabilera bakarreko idatzizko euskarriak (ahozapiak, mahaigainak…) |
% 60 360 euroko mugapean |
% 50 300 euroko mugapean |
Diru-laguntza horiek eskatzeko www.merkatari.eus webgunean eskuragarri dago eskaera orria, baita Euskara Zerbitzuan ere (Konstituzio plaza, 2 behea.).