San Sebastian Shopsetik Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko argitaratutako laguntzaren berri ematen dizugu (MEC 2025), merkataritza-establezimenduetan eta EAEko merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzutan energia-kontsumoaren modernizazioa eta efizientzia sustatzeko eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzeko.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Laguntzak jaso ahal izango dituzte beren konturako langileek edo autonomoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek, mikro enpresek eta enpresa txikiek, baldin eta jarduera nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu fisikoetan egiten badute, kalean bertan, jendearentzat irekita eta egoera operatiboan, eta EJZren epigrafe hauetakoren batean sartzen badira: 641, 642, 643, 644, 645, 646.1, 646.2, 646.3, 646.4, 646.6, 646.7, 646.8, 647.1, 647.2, 647.3, 651, 652.2, 652.3, 652.4, 653, 654.2, 654.5, 654.6, 656, 657, 659, 662, 691.1, 691.9, 971, 972, 973.1, 973.3, 975.
DIRUZ LAGUNTZEN DIREN KONTZEPTUAK
a Lerroa) Establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea: establezimenduaren barnealdea eta/edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko berrikuntzak, obrak eta instalazioak; energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzea; kanpoko errotulazioa erosi eta instalatzea; jarduera nagusiari lotutako altzariak eta makineria erostea, instalatzea, muntatzea; alarmak eta segurtasun-sistemak; lokala girotzeko ekipoak; proiektua idazteak, obra-zuzendaritzak eta abarrek eragindako gastuak.
b Lerroa) Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: Ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea; merkaturatze-sistemak abian jartzeko edo hobetzeko sortu, garatu eta ezartzea, web-orria garatuz eta online salduz (ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak) edo establezimendua kudeatuz (bezeroak, hornitzaileak, eta abar); salmenta-puntuko terminalak; balantza elektronikoak; kutxa erregistratzaileak; TicketBAI fakturazio-softwarea, eta abar.
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
Diru-laguntza, gehienez ere, 10.000 eurokoa izango da saltegiko eta urteko.
Zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarriaren %40eko diru-laguntza jasoko dute, egoera jakin batzuetan handitu ahal izango da (ikusi ARAUDIA), baina inola ere ez % 52tik gorakoa. Adibidez, eskaera egiten den egunean merkataritza-talderen bati lotuta badago (puntu 1 gehiago) edo laguntzaren xede den establezimenduak 10 urte baino gehiagoko antzinatasuna badu (puntu 1 gehiago).
Onartutako gutxieneko inbertsioa:
- 3.000 euro (BEZik gabe) a) lerroan jasotako inbertsioetarako.
- 1.000 euro (BEZik gabe) b) lerroan jasotako inbertsioetarako.
Ondorengo inbertsioek ezin izango dute inola ere dirulaguntzarik jaso: Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ), diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta ez duten fakturak –ez dira onartuko kontzeptu kodetuak–. Gainera, faktura horiek 100 euro edo gutxiagokoak izango dira, BEZik gabe.
DIRUZ LAGUNTZEKOA DEN EPEA
Diruz lagundu ahal izango dira 2024ko urriaren 1etik 2025ko irailaren 30era bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioak, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Maiatzaren 8tik Irailaren 30era edo, hala badagokio, horretarako ezarritako kreditua agortu arte.
Tramitazioan interesa baduzu, doan lagunduko dizugu, edo argibide edo kontsulta gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan (943090938) edo info@sansebastianshops.com.