Programaren helburua hirian zaurgarritasun-egoeran edo bazterkeria-arriskuan diren pertsona langabeen kontratazioak akuilatzea da, jarduera-zentroa Donostiako udal barrutian kokatuta duten enpresei zuzendua.
ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITUZTE KONTRATATUTAKO PERTSONEK?
Kontratatutako pertsonek langabezian eta Lanbide EEZ (Euskal Enplegu Zerbitzua) zerbitzuan enplegu eskatzaile modura izen emanda egon beharko dute. Izen-emate data laneko harremana hasteko egunaren aurretikoa izango da.
Kontratatzeko pertsonek Donostian erroldatuta egon beharko dute.
ZEINTZUK DIRA ERABILGARRI DAUDEN LAGUNTZA-LERROAK?
A Lerroa: 6.000,00 euroko oinarrizko laguntza jardun osoan edo jardun osoko kontratu mugagabean gutxienez 6 hilabeteko iraupena duen lan-kontratu bakoitzeko, sektore hauetakoren batean Ziurtagiri Profesionala gainditu eta lortu duen pertsona bati egindakoa. Soziosanitarioa, Hotelak edota Administrazioa.
B Lerroa: 6.000,00 euroko oinarrizko laguntza jardun osoan edo jardun osoko kontratu mugagabean gutxienez 6 hilabeteko iraupena duen lan-kontratu bakoitzeko, edozein jarduera-sektoretan, kolektibo hauetakoren batekoa den pertsona bati egindakoa:
- Iraupen luzeko langabetuak: Lanbide Zerbitzuan (Euskal Enplegu Zerbitzua) kontratazioaren aurreko 18 hilabeteetan izen emandako pertsonak, betiere, denbora horretan, gutxienez, 12 hilabete langabezian egon badira.
- Emakumeak.
- 45 urtetik gorako pertsonak, kontratuaren hasierako egunez.
- DSBE errentaren titular edo onuradun diren jasotzaileak.
- 35 urtetik beherako pertsonak, kontratuaren hasierako egunez.
- Gehienezko zenbatekoa A Lerroan eta B Lerroan: 6.000 euroko oinarrizko laguntza, % 10 areagotuz baldin eta pertsonak kolektibo jakin batzuetakoak badira edo enplegu-prestakuntzako orientazio edota programako zerbitzuetan parte hartu badute: gehienezko laguntza 6.600 eurokoa
- Ezaugarri azpimarragarriak:
Kontratuaren hasierako eguna data hauen artean kokatu beharko da:
- A Lerrorako: 2022ko apirilaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartean.
- B Lerrorako: 2022ko apirilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean..
- Kontratuaren gutxienezko iraupena 3 hilabetekoa % 50era.
- Diruz lagun daitezke hauek: Soldatako eta Gizarte Segurantzako gastuak.
- Egikaritze-epea: GAO aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2022ko azaroaren 30era arte.
ZER BALDINTZA HARTU BEHAR DITUT KONTUAN?
- A lerrorako, lan-kontratuaren hasierako egunak 2022ko apirilaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartekoa izan beharko du.
- B lerrorako, lan-kontratuaren hasierako egunak 2022ko apirilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartekoa izan beharko du.
- Kontratazioen gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izango da, eta lanaldia % 50ekoa izan beharko da gutxienez.
- Kontratazioa mantendu egin beharko da diruz lagundutako epealdian eta gutxieneko lanaldian.
ZEIN DIRA KONTUAN HARTU BEHARREKO EPEAK?
Eskaerak aurkezteko epea Ekainaren 15tik eta laguntza hauetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu artekoa izango da, , edo, bestela, deialdia amaitu artekoa, hots, 2022ko Azaroaren 30era artekoa.
NOLA IZAPIDETUKO ETA EBATZIKO DA?
Eskaerak sarrera-erregistroko hurrenkeraren arabera ebaluatu eta ebatziko dira laguntza hauetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte.
Eskatutako laguntzaren ebazpena igortzeko epea lau hilabetekoa izango da eskaera erregistratzen den egunetik zenbatzen hasita.